aktorea eta Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel Sarriegi (Donostia, Gipuzkoa, 1968) aktorea, pailazoa, antzerki-zuzendaria, eta Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea.
Mikel Sarriegi (aktorea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, irakaslea eta pailazoa |
Enplegatzailea(k) | Zurriola Antzerki Eskola |
Lan nabarmenak |
Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean protagonistaren rola jokatu zuen (Juan Martin). 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako beste aktoreak Ainere Tolosa (Ixabel), Ixabel Agirresarobe (Baserriko amona), Anjel Alkain Baserriko aita, taxista, eta Koldobika,mediku pedantea), eta Egoitz Lasa baserriko semea) izan ziren. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen, gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu.
Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako.[1]
Hipo eta Tomax taldeko Hipo pailazoa izan zen, Joserra Fachadorekin lankidetzan.
Sarriegik Astrolabium Teatroa konpainia sortu zuen 2016an Hondarribian.[2] taldeak E, petrel! Julio Villarerekin solasean obra euskaraz taularatu zuen 2016an.[3] Julio Villar abenturazale donostiarrak lau urtez Mistral belaontzian egindako bidaiaren ondotik idatzitako liburuan oinarritzen da obra eta Sarriegik berak moldatu zuen antzerkirako.[4][5][6]
Geroago 'Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)' antzezlana estreinatu zuen 2021eko ekainean: tximeleta baten hegaldiak munduaren beste puntan sor ditzakeen olatuez, historian egindako keinuez, eta egin gabekoez.[1][7]
Bera irakasleetako bat zen 2001ean Montxo Imaz, Anartz Zuazua eta Santi Goñik Zurriola Antzerki Eskola sortu zutenean. 1994. urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion Zurriola ikastolan antzerkia lantzeari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan.[8] Geroago Izaskun Lacalle, Maider Oiarzabal, Ohiana Maritorena eta Nerea Arriola ere izan dira eskolako irakasleak. Sarriegi hasieratik parte hartu du.[9][10][11] Urte guzti horietan zehar, antzerki-eskola 2001ean hasi zenetik, urtero beti ibili dira 170-200 ikasle. Ziurra da 1000 ikasle baino gehiago direla euskarazko antzerki-eskola honetan trebakuntza minimo bat jaso dutenak.
Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan hainbat sari jaso ditu ZAE eskolak. Hauek dira horien artean Sarriegik zuzendu dituen batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.