1980. urteaz geroztik lan handia egin zuen euskarazko hedabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari eta gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABEk eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen; sail horretan Bernardo Atxagaren nobelak irratirako egokitzen eta irratsaio horiek zuzentzen egindako lanagatik, 1990ean Argia Saria eskuratu zuen.
Irakasle-lanetan ere aritu zen, eta Idazkera liburua (1993) idatzi zuen. Euskaltzaindiko Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun izan zen.
Euskara egokia ulerterraza da; baina euskara ulerterraza ez da egiten erraza. Euskara ulerterraza argia da, eta oso landua izan ohi da. Euskara erraza, aldiz, oso pobrea izan daiteke. Hortaz, ez nahastu bata bestearekin.
Euskaltzaindiako Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduraduna izan zen. JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuaren helburua da euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatzea, eta haren ardura hizkuntza-argibideak plazaratzea eta herritarrek hizkuntzari buruz bidalitako galderei erantzutea. Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.[5]
Lau ataletan sailkatu daiteke Zubimendiren obra: liburuak, katalogoak, egokitu zituen obrak, eta bideo dokumentalak. [6]
Liburuak
Idazkera-liburua / Joxe Ramon Zubimendi, Pello Esnal; Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila. (1991)
Jokaera-liburua: euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa / Joxe Ramon Zubimendi. (1995)
Bidezkoak: (1994-1996) kazetari-lanak: Donostiako "El Diario Vasco" periodikoan, "Bidezkoak" izeneko zutabean, argitaratuko iritzi-artikuluak;
Irakurbideak / Joxe Ramon Zubimendi, Pello Esnal. (1997)
Udal-agiriak: Euskal Herriko udaletxeetan gehien erabiltzen diren 80 agirien ereduak / Joxe Ramon Zubimendi. (1999)
Zubieta, mila urteko herria / Joxe Ramon Zubimendi. (2000)
Joxe Artetxe (1906-1971) / egileak, Joxe Ramon Zubimendi, Mikel Atxaga; [Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza]. (2001)
Gipuzkoa: Mari-lur = tierra de Mari / Joxe Ramon Zubimendi. (2009)
Txerokiak denbora pasa / Joxe Ramon Zubimendi. (2016)
Katalogoak
Euskal idazleak = Basque writers = Escritores en lengua vasca / katalogoa, Joxe Ramon Zubimendi. (1998)
Euskal haur eta gazte literaturaren irudigileak = Ilustradores de literatura infantil-juvenil en lengua vasca = Illustratorsof Basque Children's and Young People's Literature / katalogoa, Joxe Ramon Zubimendi. (1998
Don Joxe Migel Barandiaran, ehun urte [Bideoa] / editorea, Martin Ibarbia; errealizadorea, Iñigo Urreaga; gidoi literarioa, Joxe Ramón Zubimendi; [ekoizlea] Orio Produkzioak. (1989)
Gipuzkoa beso zabalik = con los brazos abiertos / Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa; errealizazioa, Martin Ibarbia, Rosa Lerchundi; gidoi literarioa, Jose Ramon Zubimendi. (1990)
Labaien, hitz bitan: dokumentalaren gidoia / Joxe Ramon Zubimendi. (1997)
Gipuzkoa mundi. 1, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz. (2006)
Gipuzkoa mundi. 2, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz. (2007)
Gipuzkoa mundi. 3, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz. (2007)
Gipuzkoa mundi. 4, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz; textos = idazlanak, Joxe Artetxe. (2007)
Gipuzkoa mundi. 5, director = zuzendaria, Joxe Ramon Zubimendi Imaz; textos = idazlanak, Juan A. Urbeltz... [et al.]. (2007)
Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Imaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Imatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.