Dantzari eta txistularia From Wikipedia, the free encyclopedia
José Luis Etxebarria Goiri (Begoña, 1925eko martxoaren 29a - 2015eko apirilaren 20a[1]) Begoñako dantzari, dantza-talde zuzendari eta txistulari ospetsua izan zen, beti Txelu ezizenaz ezagutu izan zena.[2][3][4]
José Luis Etxebarria Goiri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Begoñako errepublika, 1925eko martxoaren 29a |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | 2015eko apirilaren 20a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, txistularia, abesbatza-zuzendaria eta doitzailea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Dindirri Gaztedi (dantza taldea) Andra Mari (dantzari taldea) |
Izengoitia(k) | Txelu |
Etxebarria jaio zenean Begoña nekazal eremua zen, baserriz, txakolindegiz eta euskaldunez betetako tokia. Sei urterekin hasi zen dantzan batzokian, eta 8 urte zituela 1933an, Jose Antonio Agirre, hiru urte geroago lehendakaria izango zenaren ezkontzan dantzatu zuen.[2][5]
Gerran ume gudari aritu zen, baserriz baserri eskopetak batzen. Frankismo garaian hasieran debekatuta egon ziren euskal dantzak, baina 1943an "Coral de Bilbao"-ren gerizpean sortu zen dantza taldean aritu zen, gero "Coral del Ensanche"-n, eta 1947an Dindirri taldea sortu zenean harekin hasi zen dantzan. Coliseo Albiatik Ayala Antzokiko Gazte Lekura eraman zituzten entseguak doako dantza ikuskizunen truke. Bizkaiko lehen dantza taldea izan zen eta zuzendariak gaixotasun baten ondorioz bere ardura utzi zuenean, Txeluk ordezkatu zuen dantzari eta zuzendari artistiko lanak uztartuz. eta horrela artu zen 1949 eta 1960 bitartean.[2][5]
Dindirri utzi gabe 1951an Santutxuko Gaztedi dantza taldearen sorreran parte hartu zuen Txeluk, eta sei urtez aritu zen gero taldea dinamizatzen.[6] 1959an Galdakaoko Andra Mari taldea sortu zenean bertako zuzendari izan zen, baita Durangaldeko Sokadantza eta Dantzari-dantza irakasteko maisua ere.[7][8][9][10] Gernikara, Lekeitiora, Donostiara, eta Tuteraraino ere joan zen batzuetan opor-garaian bertako dantzak ikasteko edota hangoei Bizkaiko dantzak erakusteko.[2]
Dantzari eta zuzendari artistiko gisa 28 urtez aritzeak talde bakoitzak bere erara dantzatzen duela erakutsiko dio Txeluri. Horregatik iturrietara joko du eta Durangaldean Berrizko (Alejandro Aldekoa) eta Garaiko taldeek euren dantzak irakatsiko dizkiote. Lekeitioko Kaxarranka eta Arretxinagako San Migelen dantza (Xemeingo dantza) ere jasoko ditu.
Dantzak txistua ezagutzeko premia sortzen dio eta bere kasa musika eta txistua jotzen ikasiko du Bonifacio Fernandez Boni-ren babesean, Joakin Landaluzek egindako txistu batekin. Biak garaiko txistulari ezagunak ziren.[5]
Txistularia ere bazen eta bera izan zen metalezko lehen txistua prestatu zuena 1964an, Bonifacio Fernandez Boni txistulariaren gainbegiradarekin.[7][4] Ofizioz doitzailea zen Artagan mekanika-tailerrean Begoñan, eta bere eguneroko lana metalezko piezak prestatzea zen, diseinu eta plano baten arabera. Egun batean metalezko txistu bat egitea bururatu zitzaion. Diseinatu eta tailerreko makina eta tresneriekin esperimentatzen hasi zen. Eta azkenean soinu garbiago duen txistu bat lortu zuen. Harrezkero horixe izan zen berak gehenetan erabiltzen zuen txistu mota.[2]
Jubilatu ondoren, Santagedako usadiozko koplak kantatzera ateratzen hasi zen Begoñako lagun-giroan, ez dirua biltzeko asmoarekin baizik eta ohitura mantentze aldera. Kantu zaleak izanik lagunek kopletatik haratago jarraitzen zuten eta koru bat osatzea eskatzen zieten.[5]
1987ko martxoaren 26an sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza, Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora Garaizarko frontoiko gela batean jarraituko zuten. 1989an izen bereko emakume abesbatza bat ere eratu zuten.
1992an koru biek izena aldatu eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) federatzen da.
Begoñan antolatzen den Bizkaiko Abesbatzen Astean zuzendu zuen azkenekoz Txeluk gizonen abesbatza 1998an. Ikusmen-arazoengatik utzi zuen bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”-ri pasa zion. 2008ko urtarrilaz geroztik Miren Zubieta Egia da abesbatzaren zuzendaria.[3]
2015ko apirilaren 20an, Begoñako Garaizarko bere etxean hil zen 90 urterekin.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.