Josteko makina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Josteko makina[1] hariarekin tela eta beste hainbat material josteko erabiltzen den makina bat da. Iraultza Industrialaren garaian asmatuak izan ziren, oihalgintza enpresa eta lantegien joste lan kopurua murrizteko asmoz.
Josteko makina | |
---|---|
Etxetresna elektrikoa | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Thomas Saint (en) |
Ikonoa | ![]() |
1755ean Charles Fredrick Wiesenthal jaiotzez alemaniarra zen asmatzaileak Ingalaterran lehenbiziko josteko makina asmatu zuela esan ohi da[2]. 1846an Elias Howe estatubatuarrak josteko makinaren lehen patentea lortu zuen[3]. 1851an Isaac Singer estatubatuar asmatzaileak gaur egungo josteko makinaren aitzindaria eta eredua dena sortu zuen, bai eta Singer Corporation josteko makina enpresa ospetsua ere[4].
Euskal Herrian Eibarko Alfa kooperatiba 1925etik aurrera josteko makinak egiteari ekin eta ospetsu bilakatu zen[5]. Elgoibarren ere, marka ispilu gisa, Sigma josteko makinak sortu zituen Estarta eta Ekenarro enpresak[6].
- Aspaldiko josteko makina Baliarrain-en
- Aspaldiko josteko makina Baliarrain-en
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.