From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseph Roth (Brody, Austria-Hungariako Inperioa, 1894ko irailaren 2a - Paris, 1939ko maiatzaren 27a) jatorri juduko austriar idazlea izan zen. Bere obra ezagunena Radetzky martxa da (1932, Radetzkymarsch).
Joseph Roth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Moses Joseph Roth |
Jaiotza | Brody, 1894ko irailaren 2a |
Herrialdea | Austria Cisleithania |
Heriotza | Paris, 1939ko maiatzaren 27a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien de Thiais (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta antzerkigilea |
Lantokia(k) | Lviv Viena Berlin eta Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | satira |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
josephroth.de | |
| |
Brodyn sortu zen, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren barnean zegoen Galitzia eskualdean, familia judu batean. Batxilergoa bukaturik, literatura eta filosofia ikasketak egin zituen, Lviveko Unibertsitatean hasieran (1913), eta Vienan ondoren (1914-1916). Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen, Austria-Hungariako armadan sartua[1]. Gerrak eta Inperioaren deuseztatzeak eragin handia izan zuten bere bizitzan.
Gerra ondoren, kazetari aritu zen Vienan. 1920an Berlinera joan zen, Neue Berliner Zeitung-en lan egitera. Geroago Berliner Börsen-Courier-en eta Frankfurter Zeitung-en ere idatzi zuen. Azken honetan, 1923tik 1932ra, korrespontsala izan baitzen, bidaia asko egin zituen Europan zehar. 1922an, Friederiche Reichlerekin ezkondu zen Vienan. Urte gutxiren buruan eskizofreniak jo zuen emaztea, eta 1929tik aurrera ospitale psikiatrikotan sarturik egon zen. Naziek hil zuten Friederiche 1940an[1].
Rothen lehenengo eleberria, Das Spinnennetz («Armiarma-sarea»), zatika argitaratu zen 1923an, Vienako egunkari batean. Arrakasta eta ospea, berriz, Job (1930) eta Radetzky martxa (1932) eleberriek eman zioten. 1933an, Naziak boterera iritsi zirelarik, Berlindik Vienara alde egin zuen. Alemanian, denbora luze gabe, bere liburuak erre zituzten. 1934an, Parisera erbesteratu zen eta handik zenbait bidaia egin zituen, Austria, Polonia eta Herbeheretara esate baterako. 1936 eta 1938 artean, maitasun-harremana izan zuen Irmgard Keun alemaniar idazlearekin.
Azken urteetan, alkoholismoa zela-eta, bere osasuna hondatuz joan zen. 1939ko maiatzaren 27an hil zen, Parisen, eta Thiaisko hilerrian ehortzi zuten. Haren hilarrian écrivain autrichien-mort à Paris en exil bertzerik ez dago idatzia («austriar idazlea - Parisen erbestean hila» ). Hiletan juduak, katolikoak, monarkikoak eta komunistak elkartu ziren[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.