Remove ads
margolari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Antonio Sistiaga Mosso (Donostia, 1932ko maiatzaren 4a - Donibane Lohizune, 2023ko ekainaren 25a) gipuzkoar margolaria eta zinemagile esperimentala zen. Bere garaian euskal artegintzaren abangoardia bildu zuten Gaur eta ZAJ taldeetako kide izan zen.[1]
Jose Antonio Sistiaga | |
---|---|
Sistiaga atzean.2001ean | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1932ko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donibane Lohizune, 2023ko ekainaren 25a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Parisen egin zituen pinturako ikasketak. 1958. urtean egin zuen lehen erakusketa, pintura figuratibo eta abstraktuekin. 1962ko uztailean Amable Ariasek hartu zuen Gipuzkoako Artisten elkartearen lehendakaritza eta Esther Ferrer eta Jose Antonio Sistiaga lagunak zituela, tokia arautu gabeko sorkuntzarako abagunea eskaintzen zuenez, han arte-irakaskuntza berritzeari ekin zion Sistiagak. Ildo beretik, 'Ostegunetako akademia' haurrentzako adierazpen libreko lantegiak ireki zituen Esther Ferrerrekin 1968 arte, Celestin Freinet (1896-1966) frantziar pedagogoaren teorian inspiratuta, haurren arteko lankidetzan oinarrituta. Elorrion eskola pilotuan parte hartu zuten.[2]
Gaur Euskal Artisten Elkartea sortu zuen 1966. urtean Txillida, Oteiza, Mendiburu, Ruiz Balerdi, Basterretxea, Zumeta eta Amable Ariasekin batera.
Berrikuntzaren bidea jorratzen jarraitu zuen azken urteotan ere. Ipar Euskal Herrian bizilekua eta lan-lekua harturik, alor asko tartekatzen zuen, pintura eta zinemagintza esperimentala, besteak beste. 1999an Madrilen erakutsi zituen azken urteotako lanak olioa eta tinta erabiliz, kolorea zela nagusi. Zinemagintzari dagokionez, hamar bat film egin zituen, gehienak pinturazkoak, nahiz eta dokumentala ere landu zuen.
Margolan nagusiak Estructura abierta (1958), Retrato mágico, mujer y espejo (1959), Espacio y Energía (1961), Las cuatro estaciones (1970), Serie Retorno al Bosque (1970) eta Otro paisaje vasco (1977-1979) dira.
Zinemagintza alorrean, kamararik gabeko zinema landu zuen eta ondoko filmak sortu zituen:
Egin zuen film luze bakarra, Ere erera baleibu izik subia aruaren izenburuduna, 1968koa, eskuz margotutako film luze artistiko esperimental bakartzat jotzen da oraindik ere, eta 1970. urteaz geroztik hainbat jaialdi, museo eta filmategitan erakutsi da. 2000. urtean Parisko Georges Pompidou Zentroak erosi zuen filma.
2017ko kartela egin zuen Durangoko Azokarako.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.