Jone Guenetxea

Kazetaria, gidoilaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Jone Guenetxea

Jone Guenetxea Arrinda (Abadiño, Bizkaia, 1978ko azaroaren 17a) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Anboto astekariko zuzendaria da 2008tik eta Tokikom elkarteko presidentea izan da 2017tik 2021era arte.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jone Guenetxea
Thumb
Bizitza
JaiotzaAbadiño, 1978ko azaroaren 17a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, gidoilaria, zinema gidoilaria, film-zuzendaria eta zinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)Anboto
Itxi

Biografia

Durangoko Kurutziaga ikastolako ikaslea izan zen umetan, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen ikasten. Euskal Herriko Unibertsitatean berriz, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu zen. Zaletasunen artean dantza du, bere auzoko 12 harriak taldeko dantzaria da.

Lan ibilbidea

Durangaldeko tokiko telebista batean eman zituen lehen pausoak kazetari lanetan. 2004an,eskualde horretako Anboto irratian hasi zen esatari. 2008. urtetik Anboto Komunikabideak proiektuaren zuzendaritzan dihardu eta tokian tokiko hedabideak biltzen dituen Tokikom elkarteko presidentea izan da 2017tik 2021era.[2][3][4]

Filmografia

  • Martxoak 31 gogoan (2004) dokumentalaren gidoilaria eta zuzendaria. Durangok Guda Zibilean jasandako bonbardaketa azaltzen duen dokumentala da. Bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzez osatuta dagoen ikusentzunezko dokumentua.[5][4]
  • Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna (2019) dokumentalaren gidoilaria izan da. Iurretako dantza taldearen inguruko dokumentala da, dantza tradizionalaren genero ikuspuntua lantzen duena.[6]

Sariak

  • Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna dokumentalak Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso zuen 2020an.[7][8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.