Euskal idazle eta irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Etxabe Garitazelaia (Altzola, 1933ko ekainaren 20a – Eibar, 2023ko uztailaren 31a) gipuzkoar ETAkide, apaiz, politikari, irakasle eta idazlea izan zen.
Jon Etxabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzola (Elgoibar), 1933ko ekainaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 2023ko uztailaren 31 (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, idazlea, politikaria eta apaiza |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna STEILAS |
Sasoi batean baserri izandako Mispillibar etxean jaio zen, Elgoibarko Altzola auzoan. Aita gipuzkeraz eta bizkaieraz entzuten zuen, biak nahasiak erabili ohi zituen. Mendaro, Altzola eta Elgoibarko muga-euskara, Altzolako euskara holakoa baitzen. Ama Zaldibarko euskaltzalea zen.
Hamahiru urterekin seminarioan sartu zen eta Saturraran, Gasteiz eta Donostiako apaiztegiak ezagutu zituen. 1958ako ekainean, 25 urterekin, Eskoriatzako Marin auzora joan zen, apaiz moduan, 5 urte emanik bertan.
Beranduago ETAkide batzuei laguntzen hasi zen (Jokin Gorostidi, Xabier Larena, Unai Dorronsoro eta Teo Uriarte, besteak beste) leku batetik bestera eramaten Seat 600 batean. 1968an Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira ETAn sartu zen.[1] . 1969an Mogrovejon atxilotu zuten ETArekin harremana zuelakoan 1969an. Mogrovejoko atxiloketa Andoni Arrizabalagaren atxiloketa eta gutxira gertatu zen. Andonik uste zuen Kantabriako ezkutalekuan ez zegoela inor eta, torturapean deklaratuz, Mogrovejoko ezkutalekuaren berri eman zien poliziei. Operazioaren ondorioz atxilotu egin zituzten, Jon Etxaberekin batera, Ione Dorronsoro, Enrike Gesalaga eta Teo Uriarte. Atxilotu eta torturatu egin zituzten.[2]
Burgosko Prozesuan epaitu zuten beste batzuekin batera, esterako Jokin Gorostidi, Itziar Aizpurua, Julen Kalzada, Arantxa Arruti eta Antton Karrera. Epaiketa horretan, 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Zazpi urte egin zituen Zamorako apaizentzako kartzelan eta beste bat Lleidako komentu batean, eta han jarraitu zuen zigor hori betetzen.[3][4][5] 7 urte Zamorako apaiz-kartzelan egon zen eta beste bat Lleidan, Miracle konbentuan, kondena betetzen han ere.[6] Zamoran bizitakoekin liburua argitaratu zuen 2014. urtean, Zamorako landan izenburupean.[7][8][9]
Maria Luisa Ruiz Arana aspaldiko laguna zen eta, zortzi urtez Frantzian erbesteratuta egon ondoren, bisitan joan zitzaion Lleidara. Orduan egin ziren bikote eta elkarrekin bizi izan ziren Eibarren lehenengo eta Etxarri Aranazen 20 urtez gero. 1991an ezkondu ziren eta ez zuten seme-alabarik izan. Jonen iritzian arrazoiak hauexek ziren:
« | Batetik, nahiko nagusiak ginen, eta arriskutsua zen, baina, bestetik, horrek adina pisu zeukan zerak, geure buruan orduan zegoela iraultza, sozialismoa... Bera EMKn zebilen, ni LKIn; ni troskista, bera maoista, eta ez zegoen denborarik seme-alabentzat... Gu militante-militante izan ginen. Nire borroka presoena izan da. Lehenengo Senideak-en, gero Etxerat-en... | » |
Jon Etxabe |
Eskola publikoan euskarazko irakaslea izan zen ogibidez. Bere aportazioa nabarmenena izan zen, beste batzuekin batera, eskola publikoan euskara inplantatzeko bultzada ematea, D eredu linguistikoa errealitate bihurtuz. Elgoibarko herri eskolan ari zela irakasle, 3 urteko neska-mutilekin hasi zen D eredua ematen, maila beherengotik has zitzaten euskara hutsezko ikasketak.
Ideologikoki ezker abertzalearen inguruko erakundeekin izan du lotura eta euskal presoen aldeko mugimenduetan nabarmendu da gehienbat.Argentinako Justiziak frankismoaren aurka aurkeztutako kereilan parte hartu zuen, Zamorako espetxe probintzialean preso egon ziren apaiz euskaldunekin batera,[10] pairatutako torturengatik eta bideokonferentziaz adierazpenak egin zituen Servini epailearen aurrean.[11]
2014an, Zamorako landan[12] liburua idatzi zuen, espetxean bizitakoak kontatzeko. Apaiz kartzela[13] dokumentalak espetxe horretako karreten atzean bizitakoak kontatu zituzten frankismoaren aurkako apaizen testigantzak, Etxaberenak barne. Handik urte batzuetara apaizgoa utzi zuen, ezkondu egin zen eta irakaskuntzan eta literaturan jardun zuen. Esparru horretan hainbat aintzatespen jaso zituen tokiko lehiaketetan. Azken urteetan, María Servini jueza argentinarraren aurrean ere testigantza eman zuen, erregimen frankistaren krimenen aurkako kereilaren esparruan.
Eibarko peoria[14] gunearen baitan Mispillibar[15] blogean bizipen eta gogoeta pertsonal ugari ditu batuta, azken sarrera, Bretainia eta Normandian egindako bidai baten ingurukoa, 2023ko uztailaren 23koa da, zendu aurreko astean sortua.
Lankidetzan egindako beste lan bat; Gregorio Atxa-Orbea, "Orbe" Bertsolaria. Ego Ibarra. (Eibar, 1992). [16][17]
Hainbat literatur lehiaketetan hartu du parte eta askotan irabazle suertatu.[18][19][20]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.