From Wikipedia, the free encyclopedia
John Daniel Lyng (Trondheim, 1905eko abuztuaren 22a - Bærum, 1978ko urtarrilaren 18a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1963an.
Danimarkan eta Alemanian ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren okupazioaren aurkako Norvegiako Erresistentziako kide izan zen.
Hasieran Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 1938an Alderdi Kontserbadorera aldatu zen. 1945ean aukeratu zuten lehen aldiz Legebiltzarreko kide. 1963ko abuztuan koalizio gobernu bateko lehen ministro izatea lortu zuen. Alderdi Sozialistak gidatu gabeko lehen gobernua izan zen 28 urtean. Hilabete geroago sozialistek gobernua berreskuratu zuten. Gerora, Kanpo Arazoetako ministro izan zen Per Bortenen gobernuan, 1965 eta 1970 artean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.