Xiberoko irakasle, dantzari, xirulari eta EKEko zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Johañe Etchebest edo Joanes Etxebeste (Ligi-Atherei, Xiberoa 1980) Iparraldeko kultura-eragilea da, irakaslea, dantzaria eta xirularia.[1] Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio-arduraduna izan zen 2015etik 2021era arte,[2] eta Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria da 2021ko urtarriletik, Pantxoa Etxegoin utzi zuenean.[3][4]
Johañe Etxebest | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ligi-Atherei, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, dantzaria eta kultura-ekintzailea |
Kidetza | Euskal Kultur Erakundea |
1980an sortua, Xiberoan hazi zen, Ligin, denbora anitz iraganez ere Larrainen, bere amaren herrian.[1][5]
Alozeko ikastolan ikasi zuen (lehen maila), eta gero Mauleko kolegio eta lizeo publikoetan. Euskal Ikasketak segitu zituen, Baionako unibertsitatean, eta lizentzia erdietsi, 2001ean. 2003tik 2012ra lehen mailako euskara irakasle ibilkari bilakatu zen.[1]
2012ko abenduaz geroz aita-oporretan izanik (bi alaba baditu), euskal dantzaren alorrean profesional bilakatzera entseatzen da (arte eta kultur hezkuntza). Johañe Ligiko taldean hasi zen euskal dantza ikasten, 6 urteetan, Bozon andereak irakatsirik, eta gero Larrainekoan segitu zuen, zortzi urteetarik aitzina. Alabaina, 1980ko hamarkadaren hondarrean, hogei bat urtez lo egon ondoan, euskal dantzaren eta kantuaren irakaskuntza berriz piztu zen Larrainen, Katti eta Robert Larrandabururen eta Maialen Etxetoren eskutik; hortik zen Errege Txopitak taldea sortu.[1]
Johañe Etchebest Katti Larrandabururen lehen ikasleetarik da, baina beste dantza-maisu batek ere, Altzaiko Jean-Pierre Recaltek, markatu zuen. Alabaina, 1997ko maskaradaren karietara, Larraineko dantzariek laguntza eskatu zioten eta, Johañek dioenez, Jean-Pierre Recaltek taldearen dantzatzeko manera betiko markatu zuen.[1]
Gaur egun arte, Johañe Etchebestek dantzari gisa edo xirulari gisa hamar bat maskarada, pastoral edo ikusgarritan parte hartu du (Mixel Etxecoparren Mustraka, 1999an, Pier Paul Berzaitzen Euskal Spiritu eta Zamaltzain, 2000n eta 2003an, Aintzindariak federazioaren Aitzina Pika, 2006an, Hebentik kolektiboaren Barbau Hamalau eta Baküna show, 2014an).[1]
Dantzari interprete izateaz gain, bere talentu artistikoak agertu dira, urtez urte:[1]
Elkarte mundutik heldu zen EKEra, pentsatu zuten Ipar Euskal Herrian euskal kultura eta kultur eragileak zertan diren aztertzeko diagnostiko partekatu bat antolatuko zutela Euskal Kultur Erakundeak 2022ko urritik aitzina. Horregatik sortu zuten «Elkartuz» diagnostiko partekatua. Eragileak gaualdi eta tailerretara gomitatzeko, beharrak eta etorkizunarekiko duten ikuspuntua aipatzeko. zortzi arloka antolatu dituzte tailer horien bidez jendea elkar ezagutu dadin eta elkarrekin ikus dezan haien arloa nola ikusten duten.[6][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.