Zamalzain

Zuberoako maskaradako pertsonaia From Wikipedia, the free encyclopedia

Zamalzain

Zamalzaina Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, gorrien taldeko kidea. Aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. Batzuen arabera zaldizko gerlari bat irudikatzen du, eta beste batzuen ustez zentauroa.[1]

Datu azkarrak Zamalzaina, Datu biografikoak ...
Zamalzaina
Zuberoako maskarada gorria
Thumb
Zamalzaina, Larraineko maskaradak Barkoxen, 2010
Datu biografikoak
Itxi

Buruan, lore, luma, xingola eta xaflatxoz apainduta dagoen eta kopetan ispilu bat duen kapela darama. Soinean, jaka gorria, urrez brodatutako bularralde zuriarekin, belus beltzezko galtzak, urre koloreko apaindura eta litsekin, galtzerdi zuriak eta azpantar beltzak ditu, eta eskuan zigor bat. Zaldiaren itxura, 1,50 metro inguruko luzera eta zume edo zur arinezko egitura dituena, estalitako uhalez bitartzen loturik dago dantzariari. Bularralde eta ipurgainean tapaki gorria du, eta honen azpian parpaila zuri zabala. Zaldiaren lepoa eta burua zurezkoak dira.[2]

Pertsonaia honen antzekoak dira Lantzeko inauterietako zaldikoa[2] eta Sanferminetako zaldiko-maldikoak.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.