From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquín Lantziego Ruiz de Eskide, Aita Joakin Santa Barbara eliz-izena hartu zuena, (Gorrebusto, 1752 - ?) arabar karmeldar idazlea izan zen. Logroñon, Iruñean eta Burgosen egin zituen eliz ikasketak, eta 1808an Fray Bartolome Santa Teresarekin batera egon zen Markinako komentuan. 1814an, beste fraideekin batera alde egin behar izan zuen frantsesak sartu zirela eta. Gero, Nafarroako Alesbeseko komentuan bizi izan zen. Harena da Guía de Colmeneros o tratado práctico de abejas izeneko liburua, 1827an, Erle gobernatzailleen guidariya izenburupean euskaraturik argitaratu zena. Itzultzailearen izena ez da ezaguna. Gipuzkeraz idatzia dago.
Joaquín Lantziego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gorrebusto, 1752 (271/272 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta erlezaina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.