Joana Evreuxekoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Joana Evreuxekoa (1307 – Brie-Comte-Robert, 1371ko martxoaren 4a), 1325-1328 bitartean Nafarroako eta Frantziako erregina ezkontidea izan zen[1].
Remove ads
Remove ads
Bizitza
Aita Luis Evreuxekoa eta ama Margarita Artoiskoa zituen. Hau da, aitite Filipe III.a Frantziakoa zuenez, Karlos I.aren lehengusina zen. Honekin ezkondu zen 1325eko maiatzaren 11n, Joan XXII.a aita santuaren dispentsari esker. Urtebete geroago, Frantziako erregina koroatu zuten. Hiru alaba izan zituzten:
- Joana Frantziakoa (1326-1327)
- Maria Frantziakoa (1327-1341)
- Blanka Frantziakoa (1328-1392). Aita hil ondoren jaioa; lege salikoa zela eta, ez zuen Frantziako koroa jarauntsi. Filipe Orleansekoarekin ezkondu zen.
Joana Evreuxekoak bitartekari lanak egin zituen Karlos II.a Nafarroakoa eta Joanes II.a Frantziakoaren arteko gatazketan, eta 1354an Mantesko ituna sinatu zuen. Brie-Comte-Roberteko gazteluan hil zen, 1371eko martxoaren 4an.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads