From Wikipedia, the free encyclopedia
Mantesko ituna 1354ko otsailaren 22an Karlos II.a Nafarroakoak eta Joanes II.a Frantziakoak sinatutako ituna izan zen. Helburua Eduardo III.a Ingalaterrakoaren aurka errege biak lotzea zuen Ehun Urteko Gerra jarraitzeko.
Mantesko ituna | |
---|---|
Mota | tratatu |
Data | 1354ko otsailaren 22a (egutegi gregorianoa) |
Karlosek Printze Beltza eta Lancasterreko dukea zen Henrike Grosmontekoa negoziatzen hasi eta gero, Joanes II.ak, Ingalaterraren aurkako bere aliantza finkatzeko, Robert le Coq bidali zuen Mantesera Nafarroako Erresumarekin bake ituna sinatzeko. Itunari esker, Karlosek Beaumont-le-Rogerreko konderria ez ezik emate gehiago ere lortu bazituen ere, ez zuen bake finkorik lortu. Karlosek Henrike Grosmontekoarekin aliantza sinatu zuen 1354an[1]. Hori zela eta, berriro negoziatu eta Valognesko ituna sinatu zuten 1355ean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.