genetista galiziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jimena María Francisca Emilia Fernández de la Vega eta Lombán (Vegadeo, Asturias, 1895 – Santiago de Compostela, Galizia, 1984) mediku, genetista eta irakaslea izan zen, eta Galizian egin zuen lan. 2021eko otsailaren 11n Zientzien Akademia Galegoak 2021. urteko zientzialari izendatu zuen.[1]
Jimena Fernández de la Vega | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jimena Fernández de la Vega | ||
Jaiotza | A Veiga, 1895 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Santiago de Compostela, 1984 (88/89 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Wenceslao Fernández de la Vega Pasarín | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | genetista, akademikoa eta medikua | ||
Enplegatzailea(k) | Unibertsitate Zentrala |
Aita, Wenceslao Fernández de la Vega Pasín, Castroverden (Lugo) jaioa medikua eta Gitirizko balnearioko lehen zuzendaria izan zen, halere, Jimenak eta Elisa ahizpa bikiak Unibertsitateko karrera bati ekiteko eta lan bat egiteko gogoa amarengandik jaso zuten, Dolores Lombánengandik.[2]
Elisa ahizpa bikiarekin batera, Galiziako unibertsitate batean ikasten hasi ziren lehen emakumeak izan ziren. Santiagoko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean onartu zituzten. Elkarrekin amaitu zuten karrera, eta biek Alfontso XII.aren Gurutze Handia lortu zuten, 1919an amaitu zituzten unibertsitate-espediente bikainengatik. Aparteko Sariaren lehiaketara aurkeztu ziren biak, baina bat bakarrik zegoenez, Jimena izan zen irabazlea. Gero, 1925ean, Jimena Italian, Suitzan, Alemanian eta Austrian perfekzionatu zen F. Kraus, T. Brugsh, E. Baur eta E. Fischer (Berlin), H. Poll (Hanburgo), J. Baur (Viena) eta N. Pende (Genoa) irakasleekin.[3]
Genetista, Novoa Santos, Gregorio Marañon eta Gustavo Pittaluga doktoreen ikaslea izan zen. Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Patologia Orokorreko Katedrako irakaslea izan zen (gaur egungo Madrilgo Unibertsitate Conplutensearen aurrekaria).
1933an “Genetika eta Konstituzio Atala” sortu zen, Madrilgo Medikuntza Fakultateko Santos Novoaren Patologia Katedraren menpekoa, eta Jimena Fernández de la Vega zuzendari izendatu zuten (zuzendari-burua). Urte horretan bertan, Fernández de la Vegak "Espainiako Lehen Jardunaldi Eugenikoetan" parte hartu zuen, Madrilen, eta "Herentzia biologikoa gizakian" izeneko ikastaroa eman zuen.[4]
Bere iloba, María Teresa Fernández de la Vega, magistratua eta José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuko presidenteordea izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.