Jean de Liège (eskultorea)
eskultore belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean de Liège jatorri flandiar zuen eskultore gotiko frantsesa izan zen. 1361tik bere heriotz arte, 1381an, Parisen lan egin zuen tailer propioa izanik. Bere obra nagusia ehorzte-artearekin dago lotuta. [1] Bere estiloa gotiko flamigero barruan kokatzen da.

Obra
Obra ezagunak
- Philippa de Heinaut erreginaren hilobia. Westminster abadia, 1366
- Karlos V.a Frantziakoaren hilobia, Tombeau du cœur (bihotzaren hilobia). Rouengo katedrala, 1368
- Karlos I.a Nafarroakoaren eta Joana Evreuxekoaren hilobiak. Maubuisson abadia, 1372. Lan hau gaur egun Parisko Louvre Museoan erakusten da.
- Karlos V.a Frantziakoaren eta Joana Borboikoaren erretratuak. Parisko Louvre Museoan erakusten dira.
- Blanche de France (1328-1394). Saint-Denis basilika.
- Maria Frantziakoa, Blanchere ahizpa. Bere eskultura txikitu zuten eta bakarrik bustoa gordetzen da, New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten.
Egotzitako beste eskulturak
Batzuk bere tailerrean eginak dira:
- Maria Espainakoaren hilobia (1319-1379). Saint Denisen.
- Jesusen aurkezpena tenpluan. Parisko Clunyko museoan.
- Joan Ebanjelariaren eskultura. Parisko Clunyko museoan.
...

Izen bereko arquitektoa
XIV. mendearen amaieran, Saboyako Amadeo VII.enaren gortea izen bereko arkitektoa aritu zen.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.