From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Henri Gaston Giraud, ezizenaz Moebius (1938ko maiatzaren 8a, Paris – 2012ko martxoaren 10a, Paris) frantziar komikigile bat izan zen. Blueberry da haren pertsonaiarik ezagunena, eta beste hainbat komiki ere sortu izan du, horien artean Le garage hermetique. Halaber, beste arlo batzuetan lan egin izan du, hala nola zineman eta bideo-jokoetan. Frantsesez argitaratu izan du nagusiki, baina ingelesez ere lan batzuk kaleratu ditu.
Jean Giraud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Henri Gaston Giraud |
Jaiotza | Nogent-sur-Marne, 1938ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Montrouge, 2012ko martxoaren 10a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Duperré (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | karikaturagilea, komiki gidoilaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, posta zigilu diseinatzailea, margolaria, penciller (en) , ilustratzailea, marrazkilaria, komikigilea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria eta telebista zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Spirou (en) Hachette Livre Les Humanoïdes Associés (en) Novedi (en) Le Lombard (en) Alpen Publishers (en) Dupuis Casterman (en) Marvel Comics Pilote Dargaud Fluide Glacial (en) Métal hurlant (en) L'Écho des savanes (en) Mœbius Productions (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jean-Paul Appel-Guéry (en) |
Izengoitia(k) | Gir eta Mœbius |
Genero artistikoa | Westerna komikia zientzia-fikzioa |
moebius.fr | |
|
Txikitatik erakutsi zuen marrazkilaritzarako zaletasuna, eta 1954. urtean Parisko Arte Aplikatuetako Eskolan sartu zen. Handik bi urtera egin zituen bere lehenengo lan profesionalak, Parisko agerkarietan, eta lan haiekin erakarri zuen Jijé belgikar gidoigilearen arreta. Soldadutzatik itzuli ondoren Jijéren estudioan sartu zen, laguntzaile.
1963an aldaketa handia gertatu zen Girauden bizitzan, Fort Navajo marrazteko enkargua egin baitzioten. Jean-Michel Charlierrena zen gidoia, eta harekin eman zion hasiera Blueberry teniente ospetsuaren kontakizun sailari. Arrakasta handia izan zuen istorioak, eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen; haren sortzailea hil ondoren ere, Giraudek eman zion jarraipena sailari. Garai hartan hartu zuen Moebius ezizena, eta Hara Kiri aldizkarian hasi zen lanak argitaratzen. Giraud izenez sinatu zuen Blueberryren saila, eta Moebius ezizenaz bere gustuari jarraituz eta belgikar egileen eraginpean egindako lanak.
Arrakasta handia lortu zuen Pilote eta L´Echo des Savanes aldizkarietan egindako lanekin, eta 1975ean Humanoide Elkartuak taldea sortu zuen, Philippe Druillet, Bernard Farkas eta Jean-Pierre Dionnetekin; talde hark sortu zuen 1970eko hamarraldiko agerkari ospetsuenetako bat, Métal Hurlant, Ameriketan Heavy Metal izenaz argitaratua. Agerkari hartan argitaratu zituen Arzach, Garaje hermetikoa eta Agur luzea.
Ridley Scotten Alien, zortzigarren bidaiaria filmerako zenbait marrazki egin zituen, eta 1980an zientzia fikziozko beste abentura bateko marrazkiak egin zituen, estetizismoaren joerari jarraituz. Estilo horretan egin zituen Starwatcher edo Venecia Celeste lamina bilduma bikainak, esaterako. Animazioko zenbait filmetan parte hartu du, arrakasta handiz, baina sekula ez du alde batera utzi komikietako marrazkigile lana.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.