Jean Elizalde
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Elizalde Salaberri (Azkaine, 1883ko abuztuaren 29a - Lekorne, 1961eko maiatzaren 5a)[1], izengoitiz Zerbitzari, Azkaindarra eta Bilharia deitua, euskal idazle eta apaiza izan zen. Gerezietako erretorea izan zen, baina aurretik Liginagan eta Mendiondon egon zen erretore zenbait urtez. 1930. urtean euskaltzain izendatu zuten.
Jean Elizalde | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkaine, 1883ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Lekorne, 1961eko maiatzaren 5a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Izengoitia(k) | Zerbitzari |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
![]() |
Bizitza

Eskualduna eta Eskualdun Ona aldizkarietan idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra garaian, fronteko berri ematen zuten artikuluak idatzi zituen. Ondoren, Eskualtzaleen Biltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921. urtean.
Zenbait obra itzuli zuen erdaratik euskarara: Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza (1943) Katichima, Ama Maria Pasionekoa, San Frantses, Bahnar deitu Salbaiak (1936). Errefrau bilduma bat osatu zuen Atsotitz, Zuhur-hitz eta Erran-zahar izenburupean, eta mila esaeratik gora jaso zituen bertan (1936). Gaxuxa, Mikolas, Bi Gogorrak eta Oltzaberrian antzerki laburrak idatzi zituen. Jean Elizaldek ondutako ipuin, elezahar eta artikulu gehienak Gure Herria aldizkarian plazaratu ziren. Euskaltzain izendatu zuten 1930ean.
Lanak
Kronika
- LVII.a gerlan (1995, Alberdania)
Besteak
- Kantari berria (1920, A. Foltzer)
Historia
- Azkaine gure sorterria (1985, Elkar)
Atsotitzak
- Atsotitz, zuhur-hitz eta erran-zahar (1936, La Presse)
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.