txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Pierre «Jempi» Monseré (Roeselare, 1948ko irailaren 8a – Sint-Pieters-Lille, 1971ko martxoaren 15a) txirrindulari belgikarra zen, 1969tik 1971ra Flandria txirrindularitza taldean profesionala izan zena.
Jean-Pierre Monseré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Roeselare, 1948ko irailaren 8a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Lille (Belgika), 1971ko martxoaren 15a (22 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Flandria | 1969-1971ko martxoaren 15a |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 178 zentimetro |
Jean-Pierre Monserék 1969an lortu zuen bere lehenbiziko garaipen handia profesionaletan: Lombardiako Giroa, Gerben Karstens neerlandarraren dopina zela eta. Hurrengo urtean, 1970eko abuztuaren 16an, Leicesterren (Britainia Handia), Munduko errepideko txapelketa eskuratu zuen, Leif Mortensen danimarkarraren eta Felice Gimondi italiarraren aurrean.
"Flandria" taldean, Erik eta Roger De Vlaeminck anaiekin batera eta Briek Schotteren gidaritzapean, Monseré etorkizun bikaineko txirrindularia zen.
1971ko martxoaren 15ean, 22 urte besterik ez zituelarik, auto batek aurrez aurre jota hil zen, Retieko Kriteriumean parte hartzen ari zela, Lilletik Gierlerako bidean, ortzadarreko maillota bat soinean zeramala [1]. Ezbeharra gertatu zen lekuan monumentu bat eraiki zen. Aurrerantzean, irailero, Retieko 'De Zonnestraal' txirrindulari elkarteak Monseré Memoriala antolatzen du. Lasterketa honen txapeldunen dominak, Roeselareko Txirrindularitza Museo Nazionalean gordetzen dira.
Zoritxarrez, Jean-Pierre hil eta bost urte geroago, 1976ko uztailaren 16an, bere zazpi urteko semea, Giovanni, auto batek harrapatuta hil zen, Tony ilobarekin bizikletan paseatzen ari zela. Giovanni txikiaren bizikleta Freddy Maertens txirrindulariak oparitu zion, lehen jaunartzearen ospakizunetan. Giovanni aitarekin dago lurperatuta Beverenen.
1968
1969
1970
1971
1970
1971
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.