From Wikipedia, the free encyclopedia
Japoniar idol (ingelezko "idol" hitzetik eratorria, japonieraz: アイドル, aidoru) euren edertasunagatik eta xalotasunagatik (hau da, kawaii direlako) mirestuak izateko beren-beregi sortutako gazte izarren musika taldeei ematen zaien izena da. Idoloak rol eredu jakinak egiteko prestatzen dira. Irudi publiko txukuna mantendu eta gazteentzako bizitza eredugarria izateko konpromisoa dute. Idoloek, gainera, hainbat telesaio eta antzekoetan parte hartzen dute, japonieraz tarento deitzen zaion eredua jarraituz (hau da, famatuak diren pertsonak bakarrik famatuak direlako): telebista saioetan abestu, lehiaketa programatan egon, modelo lanak egin edo aldizkari eta iragarkietan agertzen dira.[2][3][4][5][6][7][8]
Japoniako talentu agentziek komerzializatzen dituzte horrelako taldeak[9], mutil zein neska gazteen castingak eginez. Parte hartzaile gehienek euren kawaiitasuna baloratzea espero dute[9], jarraitzaile ugari lortuz. Idol abeslari gehienek J-pop musika generoan abesten dute, edo momentu horretan modan dagoen edozein generotan ere[10], baina gehienek abesti sentimental xaloak abesten dituzte[9]. Horregatik, askotan, japoniar idol musika genero gisa hartzen da[7][9]. Euren abestietan ez da beharrezkoa ondo abestea, euren fama duten itxura eta erakargarritasunaren araberakoa baita[10]. Horregatik ez dira kontsideratzen musikari serio gisa[2]. Etorkizunean musikaren munduan lan egin nahi duten gazte askok idol etiketa ukatzen dute, musikari serio direla ikustarazteko.[11]
Neska-taldeen jarraitzaile diren japoniar askok idolak euren arreba edo "aldameneko neska"ren antza dutela diote[7]. Enpatia sentitzen dute idolekiko, ume normalak direlako, bat-batean, famatu egiten direnak eta gutxinaka artista izatea lortzen dutelako.[9]
Urtero Tokyo Idol Festival (TIF) ospatzen da. Bertan 300 idol talde baino gehiagok hartzen dute parte, 1.500 idolek eta 80.000 ikusle inguru biltzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.