Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
James Dewey Watson (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 6) biologoa eta zoologoa da, Francis Crickekin batera DNA molekularen egituraren aurkitzaileetako bat izateagatik ezaguna. Horri esker, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuten 1962an.
James Dewey Watson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Dewey Watson |
Jaiotza | Chicago, 1928ko apirilaren 6a (96 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | James Dewey Watson |
Hezkuntza | |
Heziketa | South Shore High School (en) Chicagoko Unibertsitatea (1943 - 1947) Zientziatan graduatua : zoologia Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen (1948 - 1950) Doktoretza : zoologia |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Salvador Luria |
Doktorego ikaslea(k) | Mario Capecchi Howard Robert Horvitz Peter Moore (en) Joan A. Steitz |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Hermann Joseph Muller |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, genetista, zoologoa, biokimikaria, biologo molekularra, akademikoa, unibertsitateko irakaslea, kimikaria, fisikaria, idazlea eta biofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea National Institutes of Health (en) Cold Spring Harbor Laboratory (en) (1968 - 2007) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala National Academy of Sciences of Ukraine (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia European Molecular Biology Organization (en) Academia Europaea (en) Royal Irish Academy (en) Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Royal Academy of Medicine of Catalonia (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Chicagoko Unibertsitatean eta Indianako Unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean lan egin zuen non bere lankide eta laguna izango zen Francis Cricik ezagutu zuen. 2007an jubilatzera behartu zuten arraza beltza eta haien adimenari buruz egindako komentario batzuen ondorioz.
Hainbat zientzia liburu idatzi ditu, esaterako, The Molecular Biology of the Gene 1965ean eta oso ezaguna den DNAren egituraren aurkikuntzari buruzko The Double Helix 1968an.
Watsonekin lotutako lehenengo ika-mika DNAren egituraren aurkikuntzari dagokio. 1952an Rosalind Franklinek, DNA molekularekin lanean ari zela, X izpien bidez argazki on bat ateratzea lortu zuen. Argazki hura Watson eta Cricken eskuetara heldu zen, eta, hari esker, DNAren egitura zehaztea lortu zuten 1953an. Franklin 1958an hil zen minbiziarekin, eta Nobel saria Watsonek eta Crickek jaso zuten 1962an. Gerora, oso gai polemikoa bihurtu da hori.
Hala ere, azken urteetan egin ditu adierazpen harrigarrienak Watsonek. Lehen polemika handia 1990eko hamarkadaren erdialdera agertu zen. Izan ere, Watsonek esan zuen emakumeek abortatzeko eskubidea izan beharko luketela haurra homosexuala izango dela dioten frogak izanez gero.
2007ko urrian esan zuen gizaki beltzek, geneetan oinarrituz, ez zutela zuriek adinako adimenik. Adierazpen hura arrazistatzat hartu zen, eta Watsonek barkamena eskatu behar izan zuen. Ondoren, aurreko 43 urtean lantoki izan zuen Cold Spring Harbor laborategian dimisioa eman zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.