From Wikipedia, the free encyclopedia
James Cameron (Kapuskasing, Ontario, Kanada, 1954ko abuztuaren 16) zinema zuzendaria, produktorea eta gidoigilea da. Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi du, eta ezaguna da diru irabazi itzelak lortu dituzten akziozko zein zientzia-fikziozko filmak egiteagatik. Oro har, haren filmek gizaki eta teknologiaren arteko harremana jorratzen dute. Titanic eta Avatarrekin historiako aurrekontu handieneko bi filmak zuzendu ditu, 1.800 eta 2.700 miloi dolarreko gastua izan baitute, hurrenez hurren.
James Cameron | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Francis Cameron |
Jaiotza | Kapuskasing (en) , 1954ko abuztuaren 16a (70 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Malibu |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1978 - 1984) Gale Anne Hurd (1985 - 1989) Kathryn Bigelow (1989ko abuztuaren 17a - 1991ko azaroaren 10a) Linda Hamilton (1997ko uztailaren 26a - 1999ko abenduaren 16a) Suzy Amis Cameron (2000ko ekainaren 4a - |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sonora High School (en) Brea Olinda High School (en) California State University, Fullerton (en) Fullerton College (en) (1973 - 1974) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, asmatzailea, errealizadorea, filantropoa, ingeniaria, aktorea, esploratzailea, telebista-ekoizlea eta produktorea |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 188 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
1978an, Xenogenesis bere lehen film laburra egin zuen. Piraña II: Itsasoko banpiroak (1981) haren lehen film luzea da, baina The Terminatorrek (1984) ekarri zion lehenbiziko arrakasta handia, bai dirutan, bai ikusle kopuruan, bai kritikaren txaloetan. Hala, aurrekontu handiagoa lortu zuen bere hurrengo proiekturako: Aliens: itzulera (1986), era berean arrakasta handia lortu zuena.
Abyss (1989) hurrengoa izan zen: zinema aretoetan porrot egin zuen. Krisialdi horretan zebilela erabaki zuen ordu arte sekula egin izan zen efektu berezietako film ikusgarriena egitea: Terminator 2: azken judizioa (1991), berebiziko harrera izan zuena. Gezur arriskutsuak (1994) egin zuen ondoren: arrakasta itzela, beste behin ere. Egun arraroak (1995) egin ondoren hasi zen bere proiektu nagusiaren gidoia idazten: Titanic (1997). 1912ko apirilaren 14an Ipar Atlantikoko uretan hondoratu zen ontzi famatuaren historia zinemara eramateko 1.800 mila milioi dolar gastatu zituen. Izugarrizko arrakasta lortu zuen, ordu arteko ikusle kopuru markak hautsi baitzituen. Kritika eta zaleen txaloez gain, Holywoodeko Zinema Akademiarena ere bereganatu zuen: 11 Oscar, tartean film eta zuzendari hoberenarena.
Taula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Aktoreak | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1978 | Xenogenesis | William Wisher | -- | gaztelaniaz: Xenogénesis |
1981 | Piranha II: The Spawning | Tricia O'Neil, Lance Henriksen | United Artists Corporation | gaztelaniaz: Piraña II: los vampiros del mar frantsesez: Piranha 2 : Les Tueurs volants |
1984 | The Terminator | Arnold Schwarzenegger, Michael Biehn | Hemdale films | frantsesez: Terminator |
1986 | Aliens | William Hope, Paul Reiser | Brandywine Productions | gaztelaniaz: Aliens, el regreso frantsesez: Aliens, le retour |
1989 | The Abyss | Ed Harris, Mary Elizabeth Mastrantonio | Lightstorm Entertainment | frantsesez: Abyss |
1991 | Terminator 2: Judgment Day | Arnold Schwarzenegger, Edward Furlong | Carolco Pictures | gaztelaniaz: Terminator 2: el juicio final frantsesez: Terminator 2 : Le Jugement dernier |
1994 | True Lies | Arnold Schwarzenegger, Charlton Heston | Lightstorm Entertainment | |
1996 | T2-3D: Battle Across Time | -- | Lightstorm Entertainment | gaztelaniaz: T2 3-D: Batalla a Través del Tiempo frantsesez: T2 3-D: Battle Across Time |
1997 | Titanic | Leonardo DiCaprio, Kate Winslet | 20th Century Studios | |
2002 | Expedition: Bismarck | -- | -- | gaztelaniaz: Una expedición de James Cameron: Bismarck |
2003 | Ghosts of the Abyss | Bill Paxton, James Cameron | Walt Disney Pictures | gaztelaniaz: Misterios del Titanic frantsesez: Les Fantômes du Titanic |
2005 | Aliens of the Deep | Anatoly Sagalevich, James Cameron | Walt Disney Pictures | gaztelaniaz: Misterios del océano |
2009 | Avatar | Sam Worthington, Zoe Saldaña | 20th Century Studios | |
2012 | Titanic 3D | -- | -- | |
2022 | Avatar: The Way of Water | Sam Worthington, Zoe Saldaña | 20th Century Studios | frantsesez: Avatar : La Voie de l'eau |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Cameron |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.