Jama Masjid
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Masjid-i Jahān-Numā (Mundua islatzen duen meskita) edo ohikoago Jama Masjid (hindiz: जामा मस्जिद; urduz: جامع مسجد) da Indiako meskitarik handiena. Delhi hirian kokaturik dago, Gotorleku Gorriaren aurrean.
Jama Masjid | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Batasuneko Lurraldeak | National Capital Territory of Delhi |
Division of Delhi | Delhi division |
Indiako barruti | Central Delhi district |
Koordenatuak | 28°39′03″N 77°13′59″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1656 |
Erlijioa | islama |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hareharria |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Shah Jahan enperadore mogolak eraiki zuen 1644 eta 1658 artean. Ostad Khalil izan zen arkitektoa eta 500 artisau baino gehiagok hartu zuten parte lanetan. Agrako Moti Masjid meskitaren antzekoa izatea nahi zuen enperadoreak eta azkenean mogol eta hindu estiloen nahasketa antzeman daiteke eraikinean. Garaiko milioi bat errupia xahutu ziren meskita eraikitzeko.
Muino baten gainean eraikia dago garai hartako Delhiko puntu guztietatik ikus zedin. 389 maila dituen eskailera luze bat igo behar da sarrerara heltzeko.
Meskita bera oso handia da, 19 metro luze eta 27'5 metro zabal baita, eta 25.000 pertsona sartzen dira bertan. Hareharri gorriz egina dago eta marmol zuriz eta beltzez dekoratua. Hiru kupula handi ditu, hauek ere marmol zurizko eta beltzezko marrak dituztela eta gainean urrezko orratzak dituztela. 40 metrotako altuera duten bi minarete ere badaude. Errezurako erabiltzen den patio nagusia oso handia da (61 m x 27'5 m) eta bertan beste 60.000 pertsona sartzen dira. Patio guztia harresi gorri batek inguratzen du.
Mahomaren hainbat erlikia daude meskitan gorderik, hala nola, ile bat, sandalia bat eta oinatz bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.