Jaipur
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jaipur (hindiz: जयपुर), Hiri arrosa bezala ezagutzen dena, Indiako Rajastan estatuko hiriburua da. 3.210.570 biztanle ditu (2009) eta honek Rajasthango hiri handiena eta Indiako hamaikagarrena bihurtzen du. Delhi eta Agrarekin batera Indiaren urrezko triangelua osatzen du.
Jaipur जयपुर | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Rajastan |
Division of Rajasthan | Jaipur division |
Indiako barruti | Jaipur barrutia |
Alkatea | Ashok Parnami (en) |
Izen ofiziala | जयपुर Jaipur |
Jatorrizko izena | जयपुर |
Posta kodea | 302001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°55′N 75°52′E |
Azalera | 467 km² |
Altuera | 431 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.073.350 (2011) |
Dentsitatea | 6.581 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1727 |
Telefono aurrizkia | 141 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hiri senidetuak | Calgary, Fremont, Dodoma, Port Louis eta Lagos |
Matrikula | RJ-14 |
jaipurmc.org |
Jaipur nahiko hiri berria da, 1727an sortu baitzuen Maharaja Sawai Jai Singh IIak. Hortik datorkio izena, Jairen hiria esan nahi baitu. Maharaja hau Amber Fort gazteluan bizi zen eta bertako populazioa hazten zihoala ikusita 11 km-tara hiri berria sortzea erabaki zuen. Jai Singh II zientzia, astronomia, matematika eta literatura zalea zenez, geometrian eta indiar kulturan oinarrituriko hiri perfektua egin nahi izan zuen. Boulevard zabalez banaturiko bederatzi bloke osatu zituen, hauetako bi errege jauregi eta instituzioentzako eta beste zazpiak jendearentzako. Hiri guztia inguratuko zuen harresia ere eraiki zuen, zazpi ate ederrez hornitua. Lau urtetan eraiki zuten hiria.
1853an Galesko Printzeak Jaipur bisitatuko zuela eta, honi ongi etorria egiteko hiri guztia arrosa kolorez margotu zuten, indiarrentzako zortearen kolorea da. XIX mende bukaeratik aurrera hiriaren populazioak hazkunde handia izan du. Gaur egun harresietatik kanpora asko hedatu da hiria.
Rajastan estatuko mendebaldean dago Jaipur, New Delhitik 259 km-tara. 431 metroko altueran dago eta Jalmahal lakuaren ertzetan. Klima erdi desertikoa du, urtero 650mm-ko prezipitazioa izaten baitu, gehiengoa montzoi garaian, ekaina eta irailaren artean. Udan 30 °C-tako batez besteko tenperatua izaten du, neguan aldiz 15-18 °C-takoa.
Datu klimatikoak (Jaipur) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 30 | 32 | 40 | 43 | 45 | 43 | 45 | 39 | 39 | 38 | 37 | 32 | 45 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 23 | 26 | 32 | 37 | 40 | 40 | 34 | 32 | 33 | 33 | 29 | 24 | 31.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 11 | 16 | 21 | 25 | 27 | 26 | 24 | 23 | 19 | 13 | 9 | 18.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 0 | 5 | 12 | 17 | 21 | 16 | 20 | 19 | 10 | 6 | 3 | 0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 8 | 12 | 6 | 4 | 16 | 66 | 216 | 231 | 80 | 23 | 3 | 3 | 668 |
Iturria: [1] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.