Jerusalemgo Hiri Zaharraren ate monumentala From Wikipedia, the free encyclopedia
Jaffako Atea (hebreeraz: שער יפו, Sha'ar Yafo; arabieraz: باب الخليل, Bāb al-Khalīl, "Hebrongo Atea") edo Daviden Dorrearen Atea, Jerusalemgo Hiri Zaharreko zazpi portale nagusietariko bat da. Jaffako Atea izena erabiltzen da gaur egun, bai ate otomandar historikorako 1538az geroztik, bai hegoaldeko hiriaren hormako arrakala zabalerako.
Jaffako Atea | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea Gates of Jerusalem | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′36″N 35°13′40″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1538 |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Ate zaharrak Erdi Aroko ate baten forma du, eta L formako sarrera du. Bi muturretan (iparraldean eta ekialdean) ate astunak bermatu ziren.[1]
Harresiko arrakala, agintari otomandarrek sortu zuten 1898an, Gilen II.a Alemaniako enperadorea hirira garaile gisa sar zedin. Arrakalari eta aldapari esker, gaur egun autoak mendebaldetik sartzen dira Hiri Zaharrean.
Ateak Erlojuaren Dorre bat zuen 1908 eta 1917 bitartean, britainiarrek desmuntatu zutena, baita harresien aurrean zeuden eraikuntza guztiak ere.[2]
Jaffako atea, Hiri Zahar osoa bezala, Jordaniak konkistatu zuen 1948ko gerran; gero Israelek Sei Eguneko Gerran konkistatu zuen, 1967an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.