aurresan ezin daitezkeen bat-bateko distira areagotzeak izaten eta sugar erraldoiak askatzen dituen izarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar ñirñirkaria edo izar dirdiratsua sugar erraldoiak jaregiten dituen eta bat-bateko distira areagotze laburrak eta izaten dituen izar bat da, sekuentzia nagusikoa eta ez oso distiratsua. Distira areagotze horiek minutu batzuetako edo gehienez ordu gutxi batzuetako iraupena dute eta espektro elektromagnetiko osoan izaten dira ikusgarri, X izpietatik irrati-uhinetara.
Baliteke lehen izar ñirñirkariak 1924an atzemanak izatea, baina lehen egiaztaturik behaketak Willem Jacob Luytenek egindakoak izan zirela esan ohi da, zeinak bi izar nanoren espektro aldakorrak aurkitu zituen: V1396 Cygni eta AT Microscopii. Alabaina, 1948ra arte ez zen aurkitu ezagunena den izar ñirñirkaria, UV Ceti. Izar hark lau magnitude areagotu zuen distira eta tenperatura hasierako 2700 K-etik 10.000 K-era igo zuen, baina egun bat igaro aurretik normaltasunera itzuli zen. Gaur egun antzeko izar aldakorrek UV Ceti aldakorrak izena ere jasotzen dute.[1]
Izar ñirñirkariak espektro ikusgaian atzeman baziren ere, hainbat uhin-luzeratan aztertu dira, X izpietan hasi eta irrati-uhinetaraino. X izpietako sugarrak 1975ean atzeman ziren lehen aldiz UV Ceti eta YZ Canis Minoris izarretan.[2] Denbora pasa ahala, izar ñirñirkari ezagunen kopurua areagotu egin da: General Catalogue of Variable Stars (GCVS) katalogoak egun 1620 UV Ceti edo UV Ceti + Nebular (UVN) izar baino gehiago ditu bere baitan.
2004an GJ 3685A izarrean erupzio handi bat atzeman zen eta bere distira hamar mila aldiz handitu zen hogei minutu ingurutan ikusgai izan zer askatutako gar erraldoi bati esker.[3] Mota honetako izarrentzat ere ezohikoa izan zen halako intentsitatea zuen garra. 2008an ere antzeko erupzio erraldoi bat ikusi zen EV Lacertae izarrean, Eguzkian inoiz ikusitako erupziorik handiena baino milaka aldiz handiagoa.[4]
Izar ñirñirkariak M eta K-berantiar mota espektraleko nano gorriak dira beti, 2500 eta 4000 Kelvin arteko tenperatura eduki ohi dute eta haien masa Eguzkiaren hamarren bat eta sei hamarrenen artekoa da. Sarritan haien espektroan hidrogeno eta kaltzio igorpen-lerro atzemangarriak agertzen dira, horrek euren kromosfera aktibo dagoela esaten digu. Azken ikerketen arabera, nano marroiak ere ñirñirkariak izan daitezke, baina ez dago datu askorik horren inguruan. Bestalde, Eguzkiaren antzeko bederatzi izarretan izar ñirñirkariek igortzen dituzten garren antzekoak ikusi dira.[5] Gar horien eragilea RS Canum Venaticorum motako aldakorretakoaren antzekoa izan daitekeela uste dute zenbait zientzialarik, hau da, izarretik hurbil orbitatzen duen Jupiterren tamainako planeta batek gar horiek eragingo lituzkeela uste dute.[6]
Izar ñirñirkarien aldakortasunaren adierazgarri da distira hain epe laburrean ikaragarri aldatzeko duten gaitasuna, era irregularrean. Bat-batekoa izaten da areagotze hori eta beherakada samurragoa izan ohi da, minutu edo ordutako iraupenekoa. Aldakortasun handienak argi ikusgaiaren urdin-muturrean izaten dira. Gainera, irrati-uhinetan eta X izpietan ere atzeman dira areagotzeak, baina ez dute zertan argi ikusgaiko aldaketekin bat etorri.[1]
Izar ñirñirkarien sugarrak eguzki-erupzioetan askatzen diren sugarren antzekoak direla uste da, baina zenbait ezberdintasun nabarmenekin. Horietako bat izar ñirñirkariak argi ikusgaian ahulak (ikusteko zailak) izatea da, batez ere uhin-luzera motzetan. Horregatik, sugar bat askatu orduko ikaragarri igotzen da argi ultramore eta urdinean izarrak duen distira, aurrez oso ahula zelako. Beste ezberdintasun bat garren tamaina da, izan ere, izarraren tamainarekin aldera daitezke, Eguzkiaren garrek milaka kilometro gutxi batzuk dituzten bitartean.[1]
Izena | I. Ald. izendapena | Distantzia (argi-urte) | Espektro mota | Itxurazko magnitudea |
---|---|---|---|---|
Proxima Centauri | V645 Centauri | 4,22 | M5.5Ve | 12,10 - 13,12 |
Wolf 359 | CN Leonis | 7,78 | M6.0V | 11,52 - 17,08 |
Lalande 21185 | 8,29 | M5.5e | 7,49 | |
Luyten 726-8 | BL Ceti | 8,72 | M5.5e | 12,52 |
UV Ceti | M6.0e | 6,80 - 12,95 | ||
Ross 154 | V1216 Sagittarii | 9,68 | M3.5Ve | 11,12 - 12,55 |
Ross 128 | FI Virginis | 10,91 | M4.0 | 13,82 - 14,26 |
GJ 866 | EZ Aquarii A | 11,26 | M5.0Ve | 14,27-15,68 |
EZ Aquarii B | M ? | |||
EZ Aquarii C | M ? | |||
Struve 2398 | 11,52 | M3.0V | 8,47 | |
M3.5V | 9,69 | |||
Groombridge 34 | GX Andromedae | 11,62 | M1.5Vne | 9,45-9,63 |
GQ Andromedae | M3.5Vne | 12,20-12,80 | ||
GJ 1111 | DX Cancri | 11,82 | M6.5Ve | 14,30-19,00 |
LHS 138 | YZ Ceti | 12,13 | M4.5V | 13,15-13,87 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.