Dantzaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ixone Aroma Barrena (Durango, Bizkaia, 1982ko irailaren 7a) euskal dantzaria, dantza irakaslea, euskara eta literatura irakaslea, wikilaria eta feminista da.
Ixone Aroma | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1982ko irailaren 7a (42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Ama | Marisa Barrena |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, irakaslea eta wikilaria |
Emakume aitzindaria euskal dantza tradizionalean parekidetasunaren aldeko urratsak ematen. 2015ean Durangaldean, jaietako egun handian, Dantzari dantza dantzatu zuen lehenengo emakumeetariko bat izan zen.
Ixone, txiki-txikitan hasi zen dantzan. Durangoko Tronperri dantza taldean eman zituen lehen dantza-pausoak. Nerabezaroan Kriskitin dantza taldean hasi zen eta urteak daramatza talde horretan dantzari. Euskal Herrian ez eze, Katalunian, Galizian, Espainian, Grezian, Letonian, eta Idahon ere egin izan du dantzan.
Ogibidez euskara eta literatura irakaslea da. Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak, Durangoko Institutuan batxilergoa, Euskal Filologia ikasi zuen EHUn eta Berrikuntza didaktikoa eta metodologikoen diseinu eta aplikazioari buruzko Masterra Mondragon Unibertsitatean. 2014tik, Euskal literaturara irakurleak hurbiltze aldera, urtero, Hitzez eta Ahotsez literatura egitasmoa antolatzen duen taldeko partaidea da.
2014. urtean Sarri, Hitzez eta Ahotsez literatura egitasmoa jarri zuen martxan beste 5 euskaltzalerekin batera. Hitzaldi, solasaldiak eta jendaurreko irakurraldia dira egitasmoaren ardatza. Berrimet Master Amaierako Proiektua ekimen honen inguruan garatu zuen.[6] Harrezkero, urtero antolatu izan da Hitzez eta Ahotsez literatura ekimena. Hurrengo edizioetan itsasoa, Durangaldeko idazleak, bidaia, lurra, askatasuna, maitasuna eta ametsak izan dira auketatutako gaiak.[7]
2021ean Artean wikilari taldea sortzen ahalegindu zen eta harrezkero Arratia eta inguruko emakumeak bistaratzen dihardu, taldelanean, euskarazko wikipedian.
Begitu Arratiako aldizkarian hainbat zutabe idatzi ditu
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.