From Wikipedia, the free encyclopedia
Iwan-a, (persieraz: ایوان eyvan, arabieraz: إيوان Iwan, turkieraz: eyvan ), arkitekturako elementu bat da; arku baten azpian dagoen eremua da; gela edo gune angeluzuzena, oro har gangaduna, hiru alde horma artean dituena, eta laugarrena guztiz irekia.
Iwanaren sarrerak «pishtaq» du izena, eraikin bateko fatxadatik abiatzen den atarirako persiako terminoa hain zuzen ere, eta, oro har, apaingarriak ditu: kaligrafia banda, beiraztatutako teilak eta diseinu geometrikoak. [1] Definizioak berak interpretazio ugari izan ditzake, beraz, forma eta ezaugarri orokorrak asko alda daitezke eskalan, materialean edo dekorazioan.
Iwanak maiz arkitektura islamiarrarekin lotzen dira, hala ere, jatorriz irandarra da eta Mesopotamian garatu zen K.a.ko III. mende inguruan Partia garaian.
Jatorria etxeen eta jauregien arkitekturan du. Dirudienez Sasandar Inperioaren garaian garatu zen eta persiar arkitekturaren funtsezko elementua izaten jarraitu du. Lehendabiziko adibideetako bat Ardashir jauregian dagoena da. Ikuspuntu arkitektoniko batetik, iwanak gela ireki bat izatetik, sarrera apaindu bat izatera aldatu zen, nitxo handi baten modura, eraikin baten aurreko aurre-gune handi baten moduan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.