abeslari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ivan Rebroff (1931ko uztailaren 31a - 2008 otsailaren 27a) alemaniar abeslaria izan zen, ustez errusiar jatorrikoa,[1] aparteko ahots tartean abesteko gai zena: lau zortzidun eta erdiko tartea, baxuaren erregistrotik tenoreareneraino.[2]
Ivan Rebroff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hans Rolf Rippert |
Jaiotza | Berlin, 1931ko uztailaren 31 |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Frankfurt am Main, 2008ko otsailaren 27a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Egeo |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hochschule für Musik und Theater Hamburg (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, estudioko musikaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Ivan Rebroff eta Iwan Rebroff |
Genero artistikoa | opera variety (en) |
Ahots mota | baxua |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records |
ivan-rebroff.de… | |
|
Rebroff Berlinen jaio zen Hans-Rolf Rippert izenarekin. Kantagintza ikasi zuen Hanburgoko Hochschule für Musik und Theater-en (Musika eta antzerkigintzaren unibertsitatea). Nahiz eta errusiar hizkuntzaren eta ahoskeraren bere ezagutzak perfektuak ez izan, Errusiako abesti herrikoiak abesteagatik egin zen ezagun, baina opera klasiko arinak eta beste hainbat herrialdetako kanta folklorikoak ere interpretatu zituen. Eszenatioki gainean erakusten zuen gogoagatik zen ezaguna. Bere bizitzan zehar, 6.000 kontzertu baino gehiago eskaini zituen. Tartean, bi urtez jarraian, zazpi egun astean, Tevyeren papera interpretatu zuen Fiddler on the roof (Biolin-jotzailea teilatuan) musikalean, Frantziako operan. Jada hirurogeita hamar urtetik gora zituela, oraindik ere 14 egunetan 12 kontzertu eskaintzeko gai zen, Australian zehar egindako tour batean bezala..
Ivan Rebroffek nazioarteko-tzat deskribatu zuen bere burua, " Ekialde eta Mendebaldearen arteko konexioa" bailitzan. Greziako hiritar bilakatu zen eta Esporaden artxipelagoko Skopelos irlan finkatu zuen bere bizilekua .
Frankfurten hil zen , gaixotasun luze baten ondoren. Bere heriotzatik lau egun igaro zirenean, bere anaia Horst Rippertek, bera baino bederatzi urte nagusiagoa zenak, (eta, bere oinarri gabeko aldarrikapenen arabera, Bigarren mundu gerran Antoine de Saint Exupéry pilotua eraitsi zuenak), Ivan ondasun eskergen zati bat berea zela aldarrikatu zuen.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.