idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Isabel María del Carmen de Castellví y Gordon (katalanez: Isabel Maria del Carme Castellví Gordon), Castellóko eta Carleteko kondesa (Madril, 1865 – Bartzelona, 1949ko maiatzaren 21a) espainiar-kataluniar poeta eta hizlaria izan zen.
Isabel María del Carmen de Castellví y Gordon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel María del Carmen de Castellví y Gordon |
Jaiotza | Madril, 1865 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1949ko maiatzaren 21a (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
1865ean jaio zen[1] Madrilen, baina bere familia Valentziakoa zen[2].Castellóko eta Carleteko kondesa zen eta bere idazlanak Condesa del Castellá bezala sinatu zituen[2]. Cultura Española eta Bartzelonako El Liberal aldizkarietarako idatzi zuen, besteak beste[3].
Salvador Armet Carleteko kondearekin ezkondu zenean, Bartzelonara joan zen bizitzera eta harrezkero gaztelaniaz zein katalanez idatzi zuen. 1905ean Maurice Utrillok Errusiako enbaxadei bidalitako gutuna sinatu zuen, Maksim Gorki idazle eta iraultzaile errusiarraren askatasuna eskatuz, eta Gorkiren defentsaren aldeko hitzaldi bat eman zuen Madrilgo Ateneoan[4].
1907an sartu zen katalanezko literaturaren munduan, Sant Martí de Provençalsko Lore Jokoetan sari bat irabazi zuenean. 1911n, Bartzelonako Amerikako Etxean egindako Elkarte eta Korporazio Amerikarren Batzar Nazionalean parte hartu zuen. Urte hartan bertan El poema del cisne y la princesa hamalaudunen bilduma argitaratu zuen eta 1913an Gertrudis Gómez de Avellanedari buruzko hitzaldia argitaratu zuen, Hispaniar-Amerikar Kultura Zentroan eman zuena[4][2].
Gaztelaniaz idazten eta hitzaldiak egiten jarraitu zuen Bartzelona eta Madrilen artean. Aldi berean, hamalaudunak argitaratzen zituen Feminal[5] eta Antología de poetas catalanes bezalako katalanezko aldizkarietan. 1909an Adiós mi casa eta A mi hijo Jordi poemak argitaratu zituen Revista Catalanan, eta 1925 inguruan El Donativo idazlana Novela Femeninan[4].
Bartzelonan hil zen 1949ko maiatzaren 21ean[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.