From Wikipedia, the free encyclopedia
Irudikapen-askatasuna (ingelesez: Freedom of panorama, FOP) jurisdikzio desberdineko copyright legeek dituzten xedapenak dira, eta baimena ematen dute espazio publikoan dauden eraikinen, zenbait eskulturen eta beste artelanen argazkiak eta bideoak egiteko eta beste irudi mota batzuk sortzeko (margolanak, esaterako), artelanean egon daitezkeen copyright eskubiderik urratu gabe.
Herrialde askok antzeko arauak dituzte toki publikoetan hartzen diren argazkietan copyright legeen irismena mugatzeari buruz. Beste batzuek, aldiz, printzipio horren bestelako interpretazioa egiten dute, eta ez dute aukerarik ematen toki publikoetan dauden artelanen eta eraikinen argazkirik ateratzeko. [1]
Europar Batasunean, 2001/29/EC zuzentarauak aukera ematen die estatu kideei beren copyrightaren inguruko legeetan irudikapen-askatasun klausulak sartzeko, baina ez da nahitaezkoa zuzentarau hori betetzea.[2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.