futbolari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Irene Paredes Hernández (Legazpi, Gipuzkoa, 1991ko uztailaren 4a) gipuzkoar futbolaria da. Espainiako eta Euskal Herriko futbol selekzioetan jokatu du pare bat aldiz. 2017an munduko defentsa nagusietako bat zela nabarmendu zen.[1][2]
Irene Paredes | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Legazpi, 1991ko uztailaren 4a (33 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Legazpiarrak 2023ko UEFA Women's Champions League irabazi zuen Bartzelonarekin, haren ibilbidearen lehendabizikoa.[3][4] 2022an, ezin izan zuen titulua irabazi, Bartzelonarekin lehen finala zuenean. [5]
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari 1-0 irabazita.[6][7][8][9]
Atzelari legazpiarak Nazioen Liga irabazi du urte berean Espainiako selekzioarekin. Finalerdietan Herbehereei irabazi zieten eta Parisko joko olinpikoetan parte hartzeko sailkatu ziren. Finala Frantziaren aurka irabazi dute.[10]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[11]
Legazpiko taldean hasi zenetik futbolagatik eta futbolerako bizi da, egun, oraindik ere. Egungo Euskal Herriko futbolari onena da.[12] Hala ere, tituluak irabaztea zail dauka, gertu-gertu aurkaririk gogorrena baitu, Lyon talde irabazlea, alegia.
Donostian eta Bilbon jokatutako Txapeldunen Ligan aritu zen.[13]
Ilintxa Kirol Elkartean hasi zen 2003-04ko denboraldian, eta hainbat urtetan bere herriko taldeetan nabarmendu ondoren, 2007an Zarautz KE-k fitxatu zuen.[14] Bertan denboraldi bat jokatu ondoren, Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, bere kirol bizitzako jauzi handiena eginez..
2008anReal Sociedad taldearekin fitxatu zuen. Urriaren 5ean egin zuen debuta lehen taldearen Superligan Malagan.[14] Errealean hiru denboraldi ikaragarri egin ondoren eta bertako kontratua amaituta, Athletic Clubekfitxatu zuen.[15][16]
Hiru denboraldi Real Sociedadera igaro ondoren, 2011n 'euskal arerioarekin' fitxatu zuen, Bilboko Athleticekin. Bost denboraldi egin zituen han, eta lehen mailako txapelketa irabazi zuen azken denboraldian (2015-2016).[17] Hiru Euskal Herria kopa ere irabazi zituen bere aurreko klubaren aurka, Errealaren aurka 2011, 2013 eta 2015. urteetan. 2012ko ekainaren 10ean, lehen aldiz kanporatu zuten Espainiako Erregina Kopako finalerako, 1-2 irabazi baitzuen Espanyolek. Bilbon bost urte eman ondoren, 2016an Paris Saint-Germainera joan zen.[18][19][20]
2016. urtean, Paredesek Paris Saint-Germain taldearekin sinatu zuen. UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako lehen denboraldia jokatu zuen, PSGn sartu ondoren, eta finalera iritsi zen; han, taldeak 6-7 galdu zuen Olympique Lyonnnais taldearen aurka penaltietan.[21]
2018ko maiatzaren 31n, lehen saria irabazi zuen talde horrekin, PSGk Lyon 1-0 irabazi baitzuen 2018ko Frantziako Kopako finalean.[22] PSGko kapitain izendatu zuten 2018-19 denboraldia hasi aurretik.
2019ko maiatzean, Paredesek PSGrekin zuen kontratua berritu zuen beste bi urterako, eta bertan jarraitu zuen 2021eko ekainaren 30a arte.[23] Irailaren 21ean, Paredesek lehen finala jokatu zuen kapitain gisa: PSG 3-4 gailendu zitzaion Lyoni, Trophée des Championnesen.[24]
Pariseko egonaldia ezin hobeki amaitu zuen, Frantziako Liga irabazi baitzuen PSGrekin.[25] 2021eko ekainaren 4an, Lyonek 14 titulu jarraian irabazi ondoren, Paredesen taldeak, PSGk 1. mailako lehen titulua irabazi zuen.[26] Taldeak Txapeldunen Liga ere irabazi zion Lyon taldeari eta finalerdietara iritsi ziren, baina galdu egin zuten Bartzelona Futbol Klubaren aurka.
PSGrekin zuen kontratua amaitu ondoren, 2021eko uztailaren 8an bi urteko kontratua sinatu zuen Bartzelonarekin.[27][28]
2024. urtean, Realaren aurka Espainiako Kopako finala irabazi du, Zaragozan. Aste berean, San Mamesen, Damaris Egurrolaren Lyongo Olympiquen aurka lehiatuko da Txapeldunen Ligako finalean. Irabaztekotan, bigarren Txapeldunen Liga litzateke.[29]
Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|
Ilintxa | Euskal Herria | 2003-2007 |
Zarautz KE | Euskal Herria | 2007-2008 |
Real Sociedad | Euskal Herria | 2008-2011 |
Athletic Club | Euskal Herria | 2011-2016 |
Paris Saint-Germain | Frantzia | 2016-2021 |
F C Bartzelona | Katalunia | 2021- |
Oharra: 2022ko maiatzaren 29an jokatutako azken partidan eguneratua.
2011ko azaroan, Espainiar selekzioarekin bere lehen minutuak jokatu zituen Errumaniako selekzioaren aurka.[30]
2013an Espainiar selekzioarekin konbokatua izan zen Eurokopa jokatzeko.[31]
2017an Algarbeko Futbol Kopa irabazi dzuen eta txapelketako jokalari onena izendatu zuten.
2015eko eta 2019ko Munduko Kopan parte hartu zuen.[32] [33]
Munduko txapeldun izan zen 2023ko abuztuaren 20an, Espainiak Ingalaterraren aurka jokatu zuen partidan, 1-0 irabazita.[34] Paredesentzat Munduko hirugarren txapelketa izan zen Espainiako selekzioarekin. Australian eta Zeelanda Berrian jokatutako partida osoak jokatu zituen.[35] Gogor aritu zen Sydneyko estadioan defentsa lanean.[36] 4 zenbakidun Paredes atzelari txapeldunak hauxe esan zuen:
2015ean, Kanadan jokatutako mundialean oso urruti ikusten nuen titulua, baina gure kalitatea ikusita, posible zela ere pentsatzen nuen”.
“Lortu dugu, eta erakutsi dugu zer egiteko gai garen. Hau hasiera besterik ez da”.[35]
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[37][8][7]
2021eko apirilean jakinarazi zuen ama izango zela Lucía Ybarra hockeyko jokalari ohiarekin, haurdun baitzegoen.[38] Irailaren 12an, Mateo[35] semearen jaiotza iragarri zuten.[39]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.