futbolari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitana Bonmatí Conca (Sant Pere de Ribes, 1998ko urtarrilaren 18an) kataluniar futbolari bat da. Bere gaur egungo taldea Bartzelona futbol kluba da. Aitanak bere karrera Bartzelona futbol klubean hasi zuen, euren kategoria txikietatik pasatu zan, 2016an debutatu zuen arte. Blaugraneekin lau erregina-kopa, bi liga eta futboleko Superkopa bat irabazi du. Horrekin batera txapeldunen liga lortu zuen 2021ean. Gainera , internazionala izan zen Espainiako selekzioan, kategoria txikiekin. Sub-17ko european eta sub-19ko europar txapeldun izan zen, sub-20ko mundialean txapeldunordea izan zen. 2019tik Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin egon da.
Aitana Bonmatí | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2024) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Aitana Bonmatí Guidonet | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Sant Pere de Ribes, 1998ko urtarrilaren 18a (26 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | katalana | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Fundació Blanquerna (en) Johan Cruyff Institute (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,61 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[1] [2]
2023 urteko jokalari onena izendatu zuen UEFAK.[3][4] [5][6] Abuztuaren 31n, Munduko Txapelketa irabazi eta gutxira, Saria jaso zuen galan hauxe esan zuen:
“Munduko Txapelketa irabazi berri dugu, baina ez gara horretaz hitz egiten ari. Gertatu dena gogoratzea gustatuko litzaidake. Uste dut gizarte gisa ez dugula onartu behar lan-harreman batean botere-abusua egotea, ezta errespetu-faltarik ere”. “Jennik (Jennifer Hermoso) bezala sufritzen duten emakume guztiok, zuekin gaude!”[3][6][7]
2023ko urriaren 30ean Urrezko Baloia jaso zuen.[8]
Sant Pere de Ribesn jaio zan,Garraf eskualdean. Ikastolan futbolean jokatzen hasi zan, geroago F.C Cubellesekin bat egiteko. Bertan mutilekin jokatzen zuen, bere taldean neska bakarra zenez ez zitzaion erreza izan. Emakumezkoen hainbat talde bilatu ostean, 13 urterekin Bartzelona futbol klubeko ikuskatzaileak fitxatzen dute Masiara inkorporatzeko. Bertan kadete-jubenilekin entrenatzen du lehen aldiz. [9]Bere fitxaketa ziurtatzeko, ikuskatzaileak proba bat jarri zuten Tàrregan ospatu zen haurren txapelketa txiki batean jokatzeko,non Aitana lehenengo aldiz azulgraneen kamiseta jantzi eban.[10] Txapelketa horretan, jokalari onena bezala aukeratu zuten eta berehala sartu zen Bartzelonako jubeniletan.[10]
2013an Bartzelonako taldearekin, Bonmatík bere kategorian Espainiako Gazteen Liga irabazi zuen, Kataluniako Kopa irabaztearekin batera, penaltietan C. E. Sant Gabrieli irabazi ostean. Urte hartan beranduago, urteko ezaguntzat hartu zuten bere progresio azkarragatik.[11]
Bonmatí Bartzelonako gazteen futbolean gora egin zuen, klubean bi urteren ostean Bartzelona Bko jokalari izatera iritsi arte. Bartzelonako filialean egon zen garaian, lehen taldearekin entrenamendu askotan parte hartu zuen aurredenboraldian, nahiz eta lagunarteko partida batzuk jokatu. 2015-2016 denboraldiaren zehar, Aitanak garrantzi handia izan zuen III. Multzoko Bigarren Mailako Ligako txapelketa irabaztean, klubaren historian lehen aldiz sailkapeneko buruan amaitzea lortuz.[12][13]Denboraldiaren amaieran Bartzelona futbol klubeko lehen taldera igo zen Xavi Llorens entrenatzailearen aginduetara.[14][15]
Culé akademiako futboleko kategoria guztietatik pasatu ostean, Aitanak 2016ko ekainaren 18an egin zuen debuta Bartzelona futbol kluba lehen taldearekin. Bonmatí Atletico de Madrilen aurkako txapelketako finalean parte hartu zuen, Gemma Gili ordezkatuz 53. minutuan, Bartzelonako jokalariek 2-3 [16]galdu zuten partida batean.
2017ko azaroan, Jorge Vilda entrenatzaileak Bonmatí sartu zuen Espainiako selekzioaren lehen deialdian Frantziako Munduko Koparako sailkatze bi partida jokatzeko. [17][18][19]Helduen talde hispanoarekin debuta egin zuen, Austriaren aurka azaroaren 28an.[20]
Aitanak helduen nazioarteko txapelketa batean izan zuen lehen esperientzia 2018ko otsailean izan zen, 2018ko Zipreko Kopan parte hartzeko deitu zutenean.[21]Txapelketan zehar agerraldi mugatuak egin zituen hispaniarrekin finalera iritsiz. Italiaren aurkako lehen postua lortzeko partidan, ordezko gisa sartu gabe, Espainiarekin bere lehen titulua irabazi zuen italiarrei 2-0 irabazita.[22][23]Selekzioaren lehen gola urte eta erdi geroago iritsi zen, 2019ko apirilaren 9an Ingalaterraren aurkako lagunarteko partidan 66. minutuan geldikako gola sartuz 2-1a egiteko.[24] Bonmatí 2019ko Munduko Kopa jokatzera Frantziara joango zen, selekzioaren zerrendan sartu zen. [25][26][27]Multzoken faseko B multzoko bi partidatan parte hartu zuen: Hegoafrikaren aurkako garaipena lehen jardunaldian,[28] [29]atsedenaldian sartu eta eragin nabarmena izan zuen.[30] Alemaniaren aurkako galera estuarekin batera, Aitana 77.[31] minutuan sartu zen Espainia bere multzoko bigarren sailkatu zen Txinarekin berdindu ostean eta kanporaketara iritsi zen (bere historiako lehen aldia)[32][33]Munduko Kopako final-zortzirenetan, espainiarrak 1-2 garaitu zituzten Estatu Batuetako txapelketako irabazleek, nahiz eta Aitanak ez zuen partida jokatu.[34] [35]
Geroago, 2019an, Bonmatík 2022ko Eurokopako kanporaketan jokatu zuen, bi partidetan hiru gol sartuz.[36] D multzoko hasierako jardunaldian Azerbaijanen aurka 33.[37][38]minutuan sartu ondoren eta beste gol bat lortu zuen 5-1eko garaipenaren aurka. Txekiar Errepublika titular moduan .[39]
Bartzelona Futbol klubarekin ligan 2016-17 denboraldian 12 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen,2017-18 denboraldian 15 partida jokatu eta 0 gol sartu zituen, 2018-19 denboraldian 27 partida jokatu eta 12 gol sartu zituen, 2019-20 denboraldian 20 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen, 2020-21 denboraldian 31 partida jokatu eta 10 gol sartu zituen eta 2021-22 denboraldian 25 partida jokatu eta 13 gol sartu zituen.
Kopan 2016-17 denboraldian ez zuen partidarik ezta golik sartu, 2017-18 denboraldian 4 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen,2018-19 denboraldian 3 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen , 2019-20 denboraldian 4 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen,2020-21 denboraldian 5 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen eta 2021-22 denboraldian 4 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen.
Internazional moduan 2016-17 denboraldian 3 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen, 2017-18 denboraldian 4 partida jokatu eta gol bat sartu zuen, 2018-19 denboraldian 8 partida jokatu eta gol bat sartu zuenean,2019-20 denboraldian 4 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen,2020-21 denboraldian 11 partida eta 3 gol sartu zituen eta azkenik 2021-22 denboraldian 10 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen.
2017. urtean Espainiako Futbol Erregina Kopa irabazi zuen, 2018. urtean Erregina Kopa berriro irabazi zuen, 2020. urtean lehen mailako liga irabazi zuen, 2020. urtean Futboleko Superkopa irabazi zuen, 2020. urtean Erregina kopa irabazi zuen bere taldeak,2021.urtean lehen mailako liga irabazi zuen, 2021. urtean Erregina kopa irabazi zuen bere taldea,2022. urtean Futboleko Superkopa irabazi zuen eta azkenik 2022. urtean lehen mailako liga irabazi zuen bere taldea.
2015. urtean Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin 17 urte azpiko Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen (Islandian),2017. urtean Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin 19 urte azpiko Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen (Iparraldeko Irlanda) eta azkenik 2021. urtean Bartzelona futbol klubarekin Txapeldunen liga irabazi zuen (Suedian).
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[40][1][2]
2019. urtean Kataluniako jokalari hoberena izendatu eben, 2020.urtean Errege koparen finaleko MVPa izendatu zuten,2021. urtean Txapeldunen ligako MVPa izendatu zuten eta azkenik 2021. urtean Txapeldunen ligako talde onenean sartu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.