Iraina pertsona batek beste bati buruz egiten duen adierazpena da, hori mindu edo eraso nahian. Batzuetan ez da erraza mugatzea adierazpen jakin bat iraina den edo ez, irainaren balorazioa desberdina baita kulturaren eta kultura baten baitan egoeraren arabera.
Haien izaera, ondore eta inguruabarren arabera, jendeak larritzat hartzen dituenean delitu izan daiteke, irain izenekoa.
Bere garaian euskara hizkuntza garbia eta irainik gabeko topikoa[1] zabaldu bazen ere, badaude iraingarri izan daitezkeen hitzen hainbat bilduma argitaraturik[2][3].
Joseba Aurkenerenak honako sailkapen hau argitaratu zuen[1] zabaldu bazen ere, badaude iraingarri izan daitezkeen hitzen hainbat bilduma argitaraturik[4].
- Klasikoak, hau da, betidanik oso entzute handikoak izan direnak eta beste multzoetan sar ez daitezkeenak: babo, alen, ergel, kirten, lerdo, lelo, ziztrin, alproja.
- Sexua, soilik, aipatzen dutenak: alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakiltxo, zakilpistola, pittitto, pitilin, pitilintxo, pito, txilibito, koxkabilo…
- Animaliak eta sexua nahasten dituztenak: potrozorri, zerripotro, zerripotroso, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astapotro, astotranka…
- Animaliak, soilik, aipatzen dituztenak: asto, astama, zerri, zerrama, urde, urdanga, mando, zakur, putre, bixigu, mozolo, azeri, otso, pizti…
- Animalien gorputz-atal bat aipatzen dutenak: xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan…
- Landareen berri ematen digutenak: arbilore, artaburu, azaburu, azaosto…
- Koloreren bat aipatzen dutenak: zuri, beltz, gorri, gogourdin, hezurbeltz, mihizuri, suegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri…
- Adjektibo hutsak direnak: zikin baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, mozkorti, mozkor, ihar, Potolo, gizen, gezurti, zaztar, zatar…
- Izenak eta adjektiboak lotzen dituztenak: muturzikin, burugogor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobeltz, ahobero…
- Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, mari-aurrizki daramatenak: mariapain, marilerdako, maritxoro, maribideetako, maribihurri…
- Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, beti- aurrizkia daramatenak: Betigaizto, betizital, betini, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin…
- Aurrean, maila ematen ez duela adierazteko, sasi- aurrizkia daramatenak: sasimaistra, sasimaisu, sasigizon, sasiapaiz, sasimutil…
- Akats fisikoen berri ematen dutenak: besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero, bularmarmita, mingainluze…
- Irain politikoak; frantximant, frantseskume, piperpotero, hedezuri, txapeloker, sardinzahar, mendizorri, eltzetxo, trenak ekarritako…
- Bestelakoak, hau da, aurreko multzoetan sartzen ez direnak: segapoto, arrastelu, gizajopastel, kaxkoi, gizontxaperu, txorimalo, erretxin…