Inude

From Wikipedia, the free encyclopedia

Inude edo hazama bere haurra ez den jaioberria bulartzen duen emakumea da. Mendebaldean egun ia desagerturik dagoen lanbidea bada ere, aurrehistorian hasi eta XIX. mendera arte oso erabiliak izan ziren[1]. Antzinako Grezian, adibidez, haurren hezkuntzan garrantzi handia zuten inudeek, tradizioaren transmisioaz arduratzen baitziren. Era berean, umeek inudeekiko bizatza osoan iraungo zuen lotura afektiboa garatzen zuten.[2] Gizarte patriarkaletan goi mailako emakumeek erabili zuten umeen zaintzea saihesteko. Esne-hautsa umearen digestio-aparatura egokitu zutenean desagertu ziren.

Thumb
Luis XVI.a Frantziakoa eta bere inudea

Literaturan

Thumb
Ulises eta Euriklea, (Johann Heinrich Wilhelm Tischbein)

Aipamen ugari daude literaturan figura hauen inguruan, hala nola Odisea (Homero), Romeo eta Julieta (Shakespeare), Madame Bovary (Flaubert), Gerra eta Bakea (Tolstoi) edo The Grapes of Wrath (Steinbeck) lanetan.

Inudeak eta artzaiak

Artzainak eta inudeak izeneko jaia ospatzen da inauterien inguruan, bereziki Donostian. 1973an ohitura berreskuratu zen, lehenengo aldiz 1885ean antolatu bazuten ere egiteari hainbat urtez utzi ziotelako.

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.