Remove ads
Fisikari, farmazialari eta humanista suediarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Inga Fischer-Hjalmars (Stockholm, 1918ko urtarrilaren 16a - Lidingö, 2008ko irailaren 17a) fisikari, farmazialari eta humanista suediarra izan zen, eta aitzindaria kimika kuantikoan.[1][2] Kimika teorikoan arazoak konpontzeko mekanika kuantikoaren aplikazioan aitzindarietako bat izan zen. Fischer-Hjalmars Zientzialarien Zirkulazio Libreari buruzko Zientzia Batasunen Nazioarteko Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko buru izan zen.
Inga Fischer-Hjalmars | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Adolf Fredriks parish (en) , 1918ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Lidingö, 2008ko irailaren 17a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stockholmgo Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Stockholmgo Unibertsitatea |
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) International Academy of Quantum Molecular Science (en) |
Fischer-Hjalmarsen gurasoak Otto Fischer ingeniari zibila eta Karen Beate Wulff ziren. Lizentziatura 1939an lortu zuen (farmazia), eta maisutza 1944an (fisika, kimika eta matematika). Graduondoko ikasketekin jarraitu zuen, eta 1949an mekanikako "licentiat"-a jaso zuen, eta beste bat kimikakoa, 1950ean. Farmaziako eta kimikako bere ezagupenen konbinazioak xilokaina, lidokaina bezala ere ezagutzen den analgesiko lokal baten aurkikuntzan parte hartzera eraman zuten.[3][4] Fischer-Hjalmars Stig Hjalmar ingeniaritza mekanikoko irakaslearekin ezkondu zen.
1949an, doktoregoan hasi zen lanean, eta 1952an, Stockholmeko Unibertsitatean, fisika mekaniko eta matematikako irakasle elkartu kargua lortu zuen. 1959-63 bitartean, fisika matematikoko laborategi bat ere zuzendu zuen Teknologiako Errege Institutuan. 1963an, Stockholmeko Unibertsitatean, Fischer-Hjalmars fisika teorikoko Suediako lehen irakasle emakume bihurtu zen, non oso ezaguna zen hizlari gisa. Oskar Kleinen lekua hartu zuen eta 1982ra arte mantendu zuen kargua.[4]
Bere lana nazio eta nazioartean aintzatetsia izan zen. Horrela, Zientzia Kuantiko Molekularreko Nazioarteko Akademiako, Suediako Zientzien Errege Akademiako, Danimarkako Zientzia eta Letren Errege Akademiako eta Arte eta Zientzien Munduko Akademiako kide izan zen, eta Zientzialarien Zirkulazio Askeari buruzko Batasun Zientifikoen Nazioarteko Kontseiluaren Batzorde Iraunkorreko buru.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.