From Wikipedia, the free encyclopedia
Indimitrea (Lagerstroemia indica) Lythraceae familiako zuhaixka bat da. Jatorriz Txina, Japonia, Himalaia eta Indiakoa da, geroago Asia osoan zabaldu zen eta Europan ondoren.[1] Landare apaingarritzat erabiltzen da.
Indimitre | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Lythraceae |
Generoa | Lagerstroemia |
Espeziea | Lagerstroemia indica (L.) Pers.
|
Indimitrea maiz zurtoin anitzekoa duen zuhaitza da. Azala lisoa du, gris arrosatsua eta pikardatua, urtero erortzen dena. Orriak txikiak dira eta berde ilunak; udazkenean hori eta laranja bihurtzen dira. Loreak zuri, arrosa, malba, purpura edo karmin-kolorekoak dira petalo kizkurtuekin, 9cm luzeko panikuletan.
Lagerstroemia indica ez da erraz izozten, eguzki betean egon nahiago du, eta 6 metroraino haztean 6 metro zabal izaten da. Hibrido asko garatu dira L. indica eta L. faueri espezieen artean.
Zurak ez dauzka aplikaziorik. Medikuntza herrikoian, erroak egosita lortutako ura erabiltzen da aftak eta urdaileko minak sendatzeko. Orri eta lore egosiak purgatzat erabiltzen dira.
Ugalketarako sarritan altsumak eta aldaxkak erabiltzen dira, hareazko substratuan hobeto, uztaila edo abuztuan, kanpoan aire librean. Hurrengo urtean mintegira aldatzen dira lur heze-hondartsuan, hurrengo negura arte, eta orduan behin betiko tokira eramaten da. Haziak landatu ahal dira udaberrian, baina berotegian landatzen badira, udazkenean egin ahal izango da.
Ondo onartzen ditu inausketak. Adarrak errazak dira txertatzeko (txerto naturalak ere gertatzen dira), lorezainek hori aprobetxatu dute adaburuei forma desberdinak emateko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.