Euskal musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Iheskide 2004. urtean Elorrion (Bizkaian) sortutako euskal punk rock musika taldea da.
Iheskide | |
---|---|
Fitxategi:Iheskide.jpeg iheskide taldea | |
Datuak | |
Jatorria | Elorrio |
Musika mota | Rock Punk |
Instrumentuak | ahotsa, gitarra, baxua, bateria |
Urteak | 2004 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Musik Herria, Mauka Musikagintza |
Taldekideak | |
Ibaiko (Kruder's, bateria)
Tronpi (baxua eta koroak) Kata (gitarra eta koroak) Xagu (ahotsa eta gitarra militarra) | |
Informazio gehigarria | |
www.iheskide.org | |
Iheskide 2004an elkartu ziren bostkote moduan, Elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu kitarrekin eta petra bateriarekin. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiena egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea izan zen, musika bozgorailu bezala erabiliz.2006an zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten, Elorrioko Ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu zutena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lenetan.
Bestalde, Gazte sareak eta Xirikak kaleratutako “gazte sortzaileen eskutik okupazioaren aldeko ohiuak” bilduman kanta bat sartzeko aukera ere izan zuten. Aulestin “Txortx” eta “Iñi”-ren laguntzaz grabatu zutena, eta baita “Txirringaz 2006″ ekimenerako kanta egiteko.
Uda hartan ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ziren laurek jarraitzea erabaki zuten, Gaizka ahotsean jarriz eta xagu ta kata koroetan. Orduan kanta berriak sortzen hasi ziren eta 2008ko Martxoan “Dagokiguna” diska grabatu zuten, Ander (Shinova) teknikariarekin eta Maiatzaren hasieran kaleratu zuten, ondoren kontzertuei ekinez.
Urte hartako Uztailaren 22an, estatuaren aparatu errepresiboek, Tronpi eta beste hainbat lagun atxilotuak eraman zituzten, 5 egunez inkomunikaturik izanik eta tratu txarrak eta torturak jasanez.
Azkenik Espainiako salbuespen tribunalak espetxera bidali zuen Tronpi atxilotuetako beste batzuekin batera.
Iheskideek urte terdi inguruko geldiune egin zuten, denbora horretan kontzertu berezi pare bat soilik eskainiz, Kolditok Sermond’s baxuaz lagunduta.
Geldiune hori igarota ordea, hainbat lagun, senide…i esker ulertu zuten aurrera ez jarraitzeak zapalkuntzaren garaipen bat suposatuko zuela eta zerbait egin behar zutela. 2009ko Abenduan eta 2010eko Urtarrila bitartean, Ander (Shinova) teknikariarekin, grabatu zuten “Iheskide”.
Otsailaren erdialdera kaleratu zuten eta bertan talde ezberdinetako partaideak hartu zuten parte Juanra (KOP), Ulli (Kañeria 13), Endi eta Mikel (Edan)…Azkenik Taldearen izen aldaketa egin zuten Ihesbidetik Iheskidera.
Ihesbide zuzenekoetan agertzen diren musikarietaz aparte, errepresioaren ondorioz beraien ondoan ezin duten hainbat lagunek eta atzeko lanetan aritzen diren hainbat pertsonek osatzen dutela aldarrikatuz, Iheskideak hain zuzen.
Egun, Tronpi espetxe Espainoletatik irten eta gero, aurreko laukotera itzuli eta Iheskidek Mauka disketxearekin kaleratuko dute diska berria. Taldearen laugarren diska izango da eta Martxoaren 12tik Apirilaren 18ra Usurbilgo HIGAIN estudioetan grabatu zuten Haritz Harreguyrekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.