Xirika
Euskal Herriko euskarazko gazte aldizkaria izan zen From Wikipedia, the free encyclopedia
Xirika Euskal Herriko euskarazko gazte aldizkaria izan zen. 2004an sortu eta lau urte barru desagertu egin zen. Bere egoitza Senperen (Lapurdi) kokatuta zegoen.
Xirika: gazteon gazeta | |
---|---|
Mota | gazteen astekaria (2008) arte. Egun Internet gazteen albistekaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Senpere, (Lapurdi) |
Kolorea | koloretan |
Argitaletxea | Zezengorri SARL |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | ostegunero |
Historia | |
Erredaktoreak | Amets Arzallus, Yves Machicote, Garikoitz Mujika, Goizeder Taberna |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1765-4831 |
Hasieran, Xirika paper formatoko aldizkaria zen, Euskal Herriko liburudendetan saldu nahiz harpidedunen artean banatzen zena. Horren zati bat Gara egunkariarekin banatzen zen ostegunetan. Ondoren, aldizkaria eraberritu zen eta hiru euskarritan banatzen hasi zen: Xirika FZ, Gara egunkariarekin batera ostegunetan banatzen zena, paper formatoan; Xirika KZ eta Xirika MSKL, hilabetekaria, aldizkari formatokoa, harpidedunek jasotzen zutena; eta Xirika.info, Interneteko edizioa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.