Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ibadhi mugimendua edo ibadhismoa ibadhiak[1] (arabieraz: الإباضية, al-Ibāḍiyyah) islamaren adarra da, Omanen nagusia. Egungo adituen ustetan, Khawarij mugimenduaren eboluzioa da.[2]. 650. urte inguruan sortutako mugimendu horrek Aljerian, Tunisian, Libian eta ekialdeko Afrikan ere jarraitzaileak ditu.
Ibadhiek hasieran Basoratik (egungo Iraken) omeiatar kalifen aurkako gerrak egin zituzten, eta zenbait errepublika teokratiko sortu beren imanen zuzendaritzapean. XIII. mendearen erdialdean burujabetza gauzatu zuten Libiako, Tunisiako eta Aljeriako hainbat eremutan. Jarraian Aljeriako Saharara emigratu ziren. Iman ibadhiek 751tik XVIII. mendearen amaiera arte gobernatu zuten Maskat eta Omanen, baita ordutik Bahrainen eta Zanzibar uhartean (Tanzanian) ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.