Hugo von Hofmannsthal

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hugo von Hofmannsthal

Hugo von Hofmannsthal (Viena, Austria, 1874ko otsailaren 1a - Rodaun, Viena ondoan, Austria, 1929ko uztailaren 15a) austriar olerkari eta antzerki-idazlea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Hugo von Hofmannsthal
Thumb
(1893)
Bizitza
JaiotzaViena, 1874ko otsailaren 1a
Herrialdea Austria
Cisleithania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaRodaun eta Viena, 1929ko uztailaren 15a (55 urte)
Hobiratze lekuaCemetery Kalksburg (en)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaHugo von Hofmannsthal
AmaAnna von Hofmannsthal
Ezkontidea(k)Gertrud Schlesinger (en)  (1901eko ekainaren 1a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea : filologia klasikoa, zuzenbide
Akademisches Gymnasium
(1884 -
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, libretista, poeta, antzerkigilea, idazlea, gidoilaria eta musikagilea
Lan nabarmenak
KidetzaYoung Vienna (en)
MugimenduaYoung Vienna (en)
Wiener Moderne (en)
Fin de sièclea
Izengoitia(k)Loris eta Theophil Morren
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IBDB: 9642
iTunes: 15407009
Thumb
Itxi

Biografia

Zuzenbide eta literaturako ikasketak amaiturik, Rodaunen erretiratuta bizi izan zen, eta tarteka Frantziara eta Mediterraneoko herrialdeetara bidaiak egiten zituen.

Hasierako olerkiak eta drama poetikoak Vienako dekadentismoaren arauen araberakoak dira: Gestern (1891, Atzo); Der Tod des Tizian (1892, Tizianoren heriotza); Der Tor und der Tod (1893, Eroa eta heriotza). Venezia gertaleku duen Der Abenteurer und die Sängerin (1899, Abenturazalea eta kantaria) izenburuko obran, Hofmannsthalek bere gai kutuna erabili zuen: aldaketaren eta beti bat izateko premia moralaren arteko gatazka.

1901ean poesia idazteari utzi zion, estetizismo subjektiboan ixteko arriskuari ihes egitearren. Teatro klasikoaz interesaturik, moldaerak apailatu zituen: Elektra (1904); Ödipus und die Sphinx (1906, Edipo eta esfingea); Ariadne auf Naxos (1912, Ariadna Naxosen). Richard Straussek bere operetarako hartu zituen haietako batzuk.

Erdi Aroko misterioetan inspiraturiko obra bat ere badu, bereetatik ospetsuena: Jedermann (1911). Urte berean Der Rosenkavalier (Arrosaren zalduna) drama musikalaren libretoa idatzi zuen, R. Straussentzat.

Calderonen antzerkian oinarritu zen beste bi obratan: Das Salzburger grosse Welttheater (1922, Salzburgoko munduko antzoki handia) eta Der Turm (1925, Dorrea).

Prosaz ere badu obrarik: Das Erlebnis des Marschalls von Bassompierre (1900, Bassompierre mariskalaren abentura); Andreas oder die Vereinigten (1932, Andrea edo aliatuak), amaitu gabeko eleberria; Die Frau ohne Schatten (1916, Itzalik gabeko emakumea).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo von Hofmannsthal Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.