From Wikipedia, the free encyclopedia
Albine Hortense Lacroix, ezkondu ondorengo abizenez Cornu (Paris, 1809ko apirilaren 8a – Longpont-sur-Orge, 1875eko maiatzaren 16a)[1], Sébastien Albin izengoitiaz ere ezaguna, frantziar idazle, itzultzaile eta salonnière izan zen.
Hortense Lacroix | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | former 2nd arrondissement of Paris (en) , 1809ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Longpont-sur-Orge, 1875eko maiatzaren 16a (66 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sébastien-Melchior Cornu (en) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta salonnièrea |
Izengoitia(k) | Sébastien Albin |
Hortense Lacroix Parisko Cerutti jauregian jaio zen. Aita Martin Lacroix maitrea zuen, ama Marie Désirée Savreux, Hortense de Beauharnais erreginaren gelazaina[1], eta amabitxia erregina bera[2]. Joseph-Eugène Lacroix (1814-1873) arkitektoaren arreba[3] eta Napoleon III.aren haurtzaroko laguna zen[2].
1833an (beste datuan arabera, 1854an[2]), Sébastien-Melchior Cornu margolariarekin ezkondu zen[4].
Batez ere artikuluak idatzi zituen, besteak beste, Firmin-Didot anaiek argitaratutako Encyclopédie modernerako, Sébastien Albin izengoitia erabiliz. Ingelesetik eta alemanetik egindako itzulpenak sinatzeko ere erabili zuen izengoiti hori.
1875ean hil zenean, Ernest Renanek bere hilberria idatzi zuen[5][6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.