Alain-René Lesageren eleberria From Wikipedia, the free encyclopedia
Histoire de Gil Blas de Santillane (Gil Blas de Santillaneren historia) liburua Alain-René Lesagek 1715 eta 1735 artean idatzitako frantsesezko eleberri pikareskoa da. Tobias Smollett edo Henry Fielding idazleen obrekin, generoak Ingalaterrako errealismo pikareskoari bide eman aurreko azken eleberri pikareskotzat hartzen da.[1] Egilearen lan ezagunena da. Lau liburukitan banatua, liburuak Gil Blas gazte moldaerrazaren heziketa eta abenturak ditu kontagai.[2]
Histoire de Gil Blas de Santillane | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Alain-René Lesage |
Argitaratze-data | 1715 |
Izenburua | Histoire de Gil Blas de Santillane |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Eleberri pikareskoa |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Egileak hogei urte eman zituen eleberri osoa egiteko. Eleberriak lau liburuki, 12 liburutan banatuta dago eta hiru epetan argitaratu zituen:[3]
Morroi baten eta dontzeila baten semea, Gil Blas miseriaren erdian jaio zen Santillana del Marren, Kantabrian, eta osaba baten ardurapean geratu zen. Osaba horrek Oviedon hezi zuen; ikasteko gaitasun onak erakutsi zituen. Hamazazpi urterekin, Oviedo hiria utzi eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen. Hala ere, bere etorkizun distiratsua eten egiten da, Salamancara bidean, gaizkile talde batek laguntzera behartzen dutenean, eta kartzelan amaitzen duenean.
Espetxetik askatu ondoren, morroi gisa lan egin behar izan zuen, eta hainbat urtez ugazaba batzuen zerbitzura jarri zen. Horri esker, Espainian zeuden gizarte-talde ugari behatu ahal izan zituen, bai sekularrak bai erlijiosoak. Morroi-lana dela eta, gaizkile asko ezagutzen ditu, eta, bere moldagarritasun eta maltzurkeriari esker, planteatzen zaizkion egoera zailetara egokitzeko gai da. Hainbat gorabeheraren ondoren, Gortean amaitu zuen, erregearen eta lehen ministroaren idazkari kutun gisa. Horrela, bere adimen eta lan gogorrari esker, behe-behetik gora eginez, Gil Blasek azkenean gaztelu batera erretiratu eta hain gogor borrokatu zuen aberastasunaz eta bizimodu zintzoaz goza zezakeen.[4]
Obrak harrera handia izan zuen eta interes berezia erakarri zuen. Dena dela, lan honen jatorria susmagarria izan zen. Frantsesa izanda, Espainian kokatzeak eta Lesagek Espainiatik hartutako aurreko beste maileguek susmoa zabaldu zuten. Ikerlari askok ez zuten jatorrizko ekoizpen gisa onartu, hau da, Gil Blas beste iturriren batean kopiatu ote zuen susmoa. Voltaire izan zen plagioa leporatu eta Gil Blasen eredutzat Vicente Gómez Martinez-Spinel (1550-1624) idazle espainiarraren Vida y aventuras del escudero Marcos de Obregón eleberria aipatu zuen lehenetarikoa.[5] Gil Blasen espainiar jatorriaren tesia askotan errepikatu da. José Francisco de Isla jesuitak, Lesageren lana gaztelaniara itzultzen zuenak, lana bere jaioterrira eta hizkuntzara itzuli zituela esan zuen. Daturik ezean, Juan Antonio Llorente (1756-1823) inkisidore eta historialari espainiarrak sentimendu-ebidentziak argudiatu zituen Gil Blasek Antonio de Solis y Ribadeneyra (1610-1686) historialari espainiarrarena izan behar zuela baieztatzean. Haren arabera, atzerriko idazle batek ezingo idatzi liburu hori.
Obra bi aldiz egokitu dute opera gisa antzezteko, lehenik Théophile Semetek, bost ekitaldiko opera komiko batean (1860); ondoren, Gil Blas von Santillana konposatu zuen Alphons Czibulkak, F. Zell eta Moritz West-en libretoarekin, eta 1889an taularatu zuten lehen aldiz.
Espainian eleberriko pasarte batzuk egokitu ziren Fernando Fernán Gómezek zuzendu eta protagonizatutako El pícaro (1974-75) TVEko telesailerako. 1956an Les aventures de Gil Blas de Santillane izeneko ekoizpen franko-espainiarra filmatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.