Hizbula[1], Hezbollah[2] edo Hezbola[erreferentzia behar] (arabieraz: حزب الله, ḥizbu-llāh, euskaraz: «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko eta armatu bana duena. 1979an Iranen, eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egun, Hassan Nasrallah du lider nagusi.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Hezbola
Thumb
Datuak
Motaalderdi politikoa, erakunde armatua, erakunde terrorista eta non-state actor (en) Itzuli
HerrialdeaLibano
IdeologiaIslamismoa, antisionismoa, antiinperialismoa, arabiar nazionalismoa, Khomeinism (en) Itzuli, Antisemitismoa, anti-Western sentiment (en) Itzuli eta Panislamismoa
Agintea
Idazkari orokorraNaim Qassem
Egoitza nagusi
Osatuta
Hezbollah armed strength (en) Itzuli
Hezbollah social services (en) Itzuli
Islamic Resistance in Lebanon (en) Itzuli
Preaching and Cultural Activity Unit (en) Itzuli
Zeren jabe
Al-Manar (en) Itzuli
Thumb
Historia
Sorrera1980(e)ko hamarkada
Sortzailea
Mohammad Hussein Fadlallah (en) Itzuli
Ali Akbar Mohtashamipur (en) Itzuli
Imad Mughniyah (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala
Last fm: HEZBOLLAH Edit the value on Wikidata
Itxi

Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).

Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.

Bandera

Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).

Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.