From Wikipedia, the free encyclopedia
Hettangiarra Jurasikoko Liasen barneko lehengo epea da. Orain dela 199.6 ± 0.6 Ma eta 196.5 ± 1 Ma artean iraun zuen. Triasikoko Rhaetiar garaiaren ostean datorrena da. Izena Frantziako Hettange-Grande herritik dator, Luxemburgeko mugatik gertu. Europan askotan Sinemuriarrarekin batera Lias Urdina izeneko garaian biltzen da.
Hettangiar | ||||
---|---|---|---|---|
Hettangiar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 201.300.000 urte | |||
Amaiera | duela 199.300.000 urte | |||
Honen parte da | Jurasiko Goiztiar eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | Hettange-Grande | |||
Urrezko iltzea | ||||
|
Hettangiar izena Eugenne Renevier suitzar paleontologoak jarri zion 1864an, Hettange-Grande Frantziako ipar-ekialdeko eskualdeari erreferentzia. Hettangiarraren hasieraren GSSP Kuhjoch Pasabidean dago, Karwendel mendigunean, Alpeetako iparraldean, Austrian; 2010ean kokatu zuten. Hettangiarraren hasiera eta, beraz, Jurasikoa, oro har, Kuhjochen agertutako Kendlbach Formazioko Psiloceras spelae tirolicum ammonitearen lehen agerpenak adierazten du[1]. Jurasikoaren oinarria, aurretik, Albert Oppieren Psiloceras planorbis lehen agerpena bezala definitu zen, 1856an, baina, ikuspegi hau, nazioarteko mugako gertaera lokalizatuegia bezala ikusi zen[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.