From Wikipedia, the free encyclopedia
Hellen Onsando Obiri (Kisii, Kenya, 1989ko abenduaren 13a) Kenyako atleta da, 1.500 eta 5.000 metroko lasterketetan espezializatua. Munduko eta Afrikako hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominak eskuratu zituen[1]. hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2024ko Olinpiar Jokoetan maratoian hartu zuen parte eta brontzezko domina lortu zuen.
Hellen Obiri | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kisii (en) , 1989ko abenduaren 13a (34 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kenya | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
New Afrikan aldizkariak Afrikar eragin handikoenen Top 100 zerrendan sartu zuen 2017. urtean[2].
2012an Londresko Olinpioar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu. Urte berean munduko txapelduna izan zen 3.000 metrotako lasterketan (pista estalian). 2014. urtean Nassaun jokaturiko Munduko errelebo txapelketatan 4x1.500 metrotan txapeldun izan ziren kenyarrak, munduko errekorra ezarriz gainera, 16:33.58. Obiri izan zen azken erreleboa osatu zuena[3].
2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan 5.000 metrotako proban hartu zuen parte eta bigarren egin zuen. Garaipen nabarmenena 2017an lortu zuen Londresen, 1.500 metrotako munduko txapelduna izan baitzen. 2018an Commonwelath Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen 5.000 metrotako lasterketan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan berriz ere bigarren egin zuen[4].
2023an Bostongo maratoia irabazi zuen, lehenengo maratoi handia[5], eta azaroan New Yorkekoa[6]. 2024an berriz izan zen garaile Bostongo maratoian eta Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian brontzezko domina eskuratu zuen.
Joko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | 12.a | 1.500 metro | 4:16.57 |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 5.000 metro | 14:29.77 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 5.000 metro | 14:38.36 | |
2024 | Paris ( Frantzia) | maratoia | 2:23:10 | |
Munduko txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2011 | Daegu ( Hego Korea) | 11.a | 1.500 metro | 4:20.23 |
2012 | Istanbul ( Turkia) | 3.000 m (pista estalian) | 8:37.16 | |
2013 | Mosku ( Errusia) | 1.500 metro | 4:03.86 | |
2014 | Sopot ( Polonia) | 3.000 m (pista estalian) | 8:57.72 | |
2014 | Nassau ( Bahamak) | 4 × 1500 m erreleboak | 16:33.58 | |
2017 | Londres ( Erresuma Batua) | 1.500 metro | 14:34.86 | |
2018 | Birmingham ( Erresuma Batua) | 4.a | 3.000 m (pista estalian) | 8:49.66 |
2019 | Doha ( Qatar) | 5.000 metro | 3:54.22 | |
2022 | Eugene ( AEB) | 10.000 metro | 30:10.02 | |
Afrikako txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2010 | Marrakex ( Maroko) | 1.500 metro | 4:09.53 | |
2018 | Asaba ( Nigeria) | 5.000 metro | 15:47.18 | |
Commonwealth Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Glasgow ( Eskozia) | 6.a | 1.500 metro | 4:10.84 |
2018 | Gold Coast ( Australia) | 5.000 metro | 15:13.11 |
Hellen Obirik birritan irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar), 2019an[7] eta 2020an[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.