Harumi Hanayagi (japonieraz: 花柳 はるみ Hanayagi Harumi , Kashima, 1896ko otsailaren 24a – Tokoname, 1962ko urriaren 11) japoniar aktorea izan zen.
Harumi Hanayagi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kashima, 1896ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Japonia Japoniar Inperioa 1947) |
Heriotza | Tokoname (en) , 1962ko urriaren 11 (66 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Bizitza
1915ean, Hōgetsu Shimamura eta Sumako Matsuik zuzentzen zuten Geijutsuza antzerki taldeko ikasle egin zen eta debuta egin zuen eszenatokian[1]. 1917an Tōjisha taldeko kide bihurtu zen, eta haiekin batera agertu zen Norimasa Kaeriyamak zuzendutako film sorta batean, 1919ko Sei no Kagayaki filmetik hasita[1]. Japoniako zineman emakumezkoen paperak gizonezko aktoreek (onnagata) antzezten zituzten garaian, «emakume aktore baten lehen agerraldi dokumentatu»tzat hartzen zen[2], Nakamura Kasen bezalako aktoreak aurreko filmetan eta rensageki-etan (zinemaren eta zuzeneko antzezpenaren konbinazioa) agertu baziren ere[3][4]. Film gehiagotan parte hartu ondoren, 1920az geroztik antzerkian zentratu zen, eta Tsukiji Antzoki Txikian eta Tomoyoshi Murayamaren Antzoki Proletarioan jardun zuen[1]. 1928an ezkondu zen eta eszenatokia utzi zuen[1]. 1962ko urriaren 11n hil zen[5].
Filmografia hautatua
Urtea | Izenburua | Pertsonaia[5] |
---|---|---|
1919 | Sei no kagayaki | Teruko Shimazaki neska aberatsa |
Miyama no otome | ||
1920 | Shiragiku monogatari | Shiragiku |
1921 | Hôshi no bara | |
Shûkaku | Omitsu Murayama |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.