politikari afganistandarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hamid Karzai (persieraz: حامد کرزی, Ḥāmid Karzay; Karz, Kandahar probintzia, Afganistan, 1957ko abenduaren 24a) paxtun etniako afganiar politikaria da, 2001eko abenduaren 7tik 2014ko irailaren 29ra arte Afganistango presidentea izandakoa.
Hamid Karzai | |||
---|---|---|---|
2004ko abenduaren 7a - 2014ko irailaren 29a ← Burhanuddin Rabbani - Ashraf Ghani → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Karz (en) , 1957ko abenduaren 24a (66 urte) | ||
Herrialdea | Afganistango Erresuma (1957 - 1973) Afganistango Errepublika (1973 - 1978) Afganistango Errepublika Demokratikoa (1978 - 1992) Afganistango Estatu Islamikoa (1992 - 2002) Afganistango Islamiar Errepublika (2002 - 2021) Afganistan (2021 - | ||
Familia | |||
Aita | Abdul Ahad Karzai | ||
Ezkontidea(k) | Zeenat Karzai (1999 - | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Himachal Pradesh University (en) Habibia High School (en) 1976) Middle East Technical University (en) | ||
Hizkuntzak | paxtuera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama sunismoa | ||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Hamid Karzai Karzen jaio zen, Kandahar probintzian, 1957ko abenduaren 24an. Haren aita, Abdul Ahad Karzai, Afganistango iparraldeko Popolzai leinuko burua zen, eta Mohammed Zahir Shah erregearen aldeko politikaria.[1] Kabulgo Habibia bigarren hezkuntzako eskolan lortu zuen gradua, eta maisutza ikasketak egin zituen Indian. 1980ko hamarkadan, Errusiaren aurkako gerraren garaian, mujahidinentzako dirua biltzen ibili zen.
1986an, talibanek boterea eskuratu zutenean, Karzai haien alde zegoen; gero, ordea, ez zituen sostengatu, atzerritarrek kontrolatutako taldea zelakoan. 1992an, Atzerri ministrordea izan zen Burhanuddin Rabbaniren gobernuan. 1999an, bere aita hil zenean, ustez talibanen esku, haien aurka borrokatzen hasi zen. 2001eko abenduan, estatubatuar inbasioaren ondoren, Afganistango etorkizuna eztabaidatzeko Bonnen bildutako ordezkariek behin-behineko gobernuko lehen ministro aukeratu zuten.[1]
2002ko ekainean, Kabulen egin zen Loya Jirga edo Asanblea Handiaren bilerak trantsizio gobernuko buru hautatu zuen bi urteko agintaldirako; Zahir Shah errege ohiaren babesa ere jaso zuen.[2] 2004ko azaroan, Afganistango Islamiar Errepublikako presidente izendatu zuten, hauteskundeetan garaipena lortu ondoren; bera ez beste hautagai guztiek, ordea, "iruzurra" salatu zuten.[3] 2009ko bozetan, bigarren itzulirik egin gabe aukeratu zuten presidente, beste hautagaiak, Abdula Abdulak, lehiatik erretiratzea erabaki baitzuen.[4]
2013ko ekainean, AEBek talibanekin elkarrizketak hasiko zituztela iragarri ondoren, Karzaik uko egin dio parte hartzeari, Afganistango Gobernuak prozesua zuzendu ezean.[5] 2014an, halabeharrez utzi behar izan zuen presidentetza, hirugarren agintaldi bat galarazten baitzuen Konstituzioak; Ashraf Ghani izan zuen ondorengo.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.