From Wikipedia, the free encyclopedia
HETEL, Heziketa Teknikorako Elkartea gizarte-ekimenezko, hau da, ekimen pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeen elkartea. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldetan sustraiturik dago. Elkartea 1987an sortu zen horrelako ikastetxeak koordinatzeko eta, halaber, lan heziketa sustatu eta hobetzeko. Hasiera batean batez ere La Salle eskola kristauen ikastetxeak baziren, urteen poderioz beste motatako ikastetxeak integratzen joan ziren. HETELeko zentroak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Lanbide-prestakuntza zentro integralen sarekoak dira.
HETEL | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
webgune ofiziala |
Elkartearen helburuak hauexek dira: esperientzien eta egite-jakitearen trukaketa eta kalitatea eta pedagogi, antolakuntza, teknika eta teknologi berrikuntzak eskaintzen dituzten proiektuetan elkarrekin parte hartu eta haiek garatzea. HETELeko zentroak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Lanbide-prestakuntza zentro integralen sarekoak dira. Jarduera-printzipioetariko batzuk, bestetik, honako hauek ditugu: "teknologia eta pedagogiaren berrikuntza gidatzea, elkarturiko ikastetxeen artean eta hauen eta gizartearen artean komunikazioa eta elkar laguntza bultzatzea eta beste Autonomia Erkidegoko eta beste herrialde batzuetako lanbide heziketako zentro eta enpresekiko harremanak eta lankidetza sustatzea".[1]
HETELkaria aldizkari urtekaria argitaratzen du.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.