Gorostidi harria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorostidi harria 185 kiloko harri zilindriko zaharra da, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileak esku bakar batez 1982ko maiatzaren 9an Tolosako Beotibar pilotalekuan altxatu zuena, berak 77 kiloko pisua baino ez zuelarik. Geroztik bere izena darama eta Adunako bere etxean dago.
Gorostidi harria | |
---|---|
Kirola | harri-jasotzea |
Antolatzailea | Adunako Muskil Elkartea |
Sorrera | 1993 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | Aduna |
Lana | 5 harriri bina jasoaldi |
Errekorra | 1'38" (2024, J. Eizmendi) |
Garaipen gehien | Aimar Irigoien (10) |
Txapelduna | Jokin Eizmendi (2024) |
Txapelketa
2007tik aurrera Gorostidi Harria txapelketa antolatzen da. Gaur egun bost harriri bi jasoaldi egiten zaizkio eta denbora laburrena erabiltzen duenak irabazten du txapeleta. Ondoren Gorostidi harria bera altxatzeko erronka izaten da, 100 kilotik beherako harrijasotzaileak esku bakarrarekin altxatu behar duena[1].
2009an Aimar Irigoien eta "Ostolaza II" aurkeztu ziren Gorostidi harria altxatzeko asmoz. Beroketak egin ondoren Ostolazaren lehen altxaldian harria erori eta hautsi egin zen. Bertan behera gelditu zen txapelketa[2].
Palmaresa
Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
2007 | Aimar Irigoien | "Ostolaza II" |
2008 | Aimar Irigoien | "Ostolaza II" |
2009 | bertan behera | |
2010 | "Ostolaza II" | Aimar Irigoien |
2011 | Aimar Irigoien | Unai Belloso |
2012 | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2013 | Aimar Irigoien | "Ostolaza II" |
2014[3] | "Ostolaza II" | Iban Ugartemendia |
2015[4] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2016[5] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2017[1] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2018[6] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2019[7] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2020- 2021 | ez zen jokatu | |
2022[8] | Jokin Eizmendi | Aimar Irigoien |
2023[9] | Jokin Eizmendi | Paulo Azpiazu |
2024[10] | Jokin Eizmendi | "Urra" |
Garaipenak
Harrijasotzailea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Aimar Irigoien | 10 | 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 |
Jokin Eizmendi | 3 | 2022, 2023, 2024 |
Joseba "Ostolaza II" | 2 | 2010, 2014 |
Erreferentzia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.